GARA Euskal Herriko egunkaria
HERRI KIROLAK

Ugaitz Mugertzak irabazi du Euskal Duatloia Azpeitian


Ugaitz Mugertza, Mugertza II.a, izan zen atzo I. Euskal Duatloiaren irabazlea Azpeitiko zezen plazan. Lehen txandan irten zen mutrikuarra eta jarritako lanak –lau 45 ontzako etzanda moztu, lau kilometro korrika egin eta lau 45 ontzako zutik moztu– 32 minutu eta 31 segundoan bete zituen. Parte hartu zuten beste zortzi kirolarietako inork ezin izan zuen denbora hori hobetu: Arkaitz Jauregi izan zen bigarren (33:40), Eneko Saralegiri hirugarren (34:49), Oier Kañamares laugarren (36:37), Julen Kañamares bosgarren (37:17), David Naredo seigarren (37:51), Aratz Mugertza zazpigarren (38:0), Ioritz Gisasola zortzigarren (39:39) eta Aritz Irazabal bederatzigarren (40:33).

Urteko apustua

Asteazken gauean itxi zuten ziurrenik urteko apustua izango dena: Mikel Larrañaga eta Iker Vicente Tolosan neurtuko dira apirilean. 18 enbor moztu beharko dituzte, 6 oinbiko eta 12 kana-erdiko, eta 14.000 euro izango dira jokoan, alde bakoitzak 7.000 jarrita.