GARA Euskal Herriko egunkaria
ALAVES

Zauria osatzeko garaipenaren beharra


Ez dira garai errazak ez Alavesentzat, ezta Bartzelonarentzat ere. Babazorroen gaurko aurkaria Kopako final-zortzirenetan kanporatua izatetik iritsiko da Gasteizera. Aurrerapausoak ematen ari zirelakoan, atzerapausoak are agerikoagoak dira eta, hortaz, talde zaurgarri bilakatu da Bartzelona. Ez da garaiezina, baina Mendilibarren gizonek asko hobetu beharko dute orain arte emandako itxura; are gehiago, Betisen zelaian sekulako jipoia jaso ostean.

«Ausartak» izateko agindu die Mendilibarrek bere jokalariei; goiko lerroetatik hasita aurkaria estu hartzea, alegia. Ikusi beharko da galtzeko beldurra azaleratzen ote den bi taldeetan.

Zaldibarkoak aldaketak egingo ditu hamaikakoan, Ruben Duartek min hartu baitzuen Sevillan. Javi Lopezek hartuko du haren lekua eta Lejeune hasieratik arituko da.

Bartzelonak Ansu Fatiren hutsunea izango du berriro ere.