GARA Euskal Herriko egunkaria
AZKEN PUNTUA

Aire gaizto


Durunda, oinaztarri, oinaztu, ausnarri, oinaztura... hainbat eta hainbat modu daude tximistari deitzeko. Zer da tximista bat? Labur-labur adierazita, ekaitz batean ematen den deskarga elektriko erraldoi bat da. Baina, nola eratzen da tximista bat?

Ekaitz hodei baten barnean dauden ioi positiboen eta negatiboen artean, edo eta, ekaitz hodeiaren barnean dauden ioi negatiboen eta lurrazalean aurkitzen diren ioi negatiboen artean ematen den talkaren ondorioz sortzen den deskarga elektrikoa da tximista. Datu bezala, tximista batek 30.000 gradurainoko tenperatura(eguzkiaren azalean baina bost aldiz altuagoa) harrapa dezake. Daukan indarra ere sekulakoa da. Tximista bakar batek ehun milioi volteko indarra eduki dezake. Bost kilometroko luzera izaten du normalean. Abiadura ere ikaragarria da. Tximista batek daukan abiadurarekin, 55 minutuan Ilargira iristeko aukera izango genuke.

Ekaitz gunerik ohikoenak zona tropikaletan ematen dira, bertan ematen baitira euriterik indartsuenak eta ezegonkortasunik esanguratsuenak. Euskal Herrian udaberria da tximista gehien ematen den urtaroa.

Zer egin ekaitza badator eta mendian harrapatzen bagaitu? Arroken inguruan babesa bilatu; lurrean etzan, lurra elektrizitatearen eroale txarra da-eta; zuhaitzetatik urrundu eta, batez ere, objektu metalikok badituzu gainean, urrutira bota, elektrizitatea erakarri dezakete-eta.