GARA Euskal Herriko egunkaria

Israelen eta Turkiaren arteko hurbilketak kezka eragin du Hamasen

Palestinarren mugimenduak murrizteko Israelek egindako presioari aurre egingo diola esaten duen arren Hamasek, hainbat adituk uste dute Israelen eta Turkiaren arteko hurbilketak kezka sorrarazi duela orain arte Ankararen babesa izan duen mugimendu islamistan.


Isaac Herzog Israelgo presidenteak Turkiara egindako bisitak kezka sortu du Hamas mugimendu palestinarrean. Hamasek beti jo du Turkia aliatutzat, Recep Tayyip Erdogan palestinarren alde agertu izan delako beti eta mugimendu palestinarra eta AKP Erdoganen alderdia familia politiko islamista bereko kideak direlako (Anaia Musulmanak).

Adiskidetasun horren erakusle, Turkian aurkitu dute bizitzeko toki segurua Hamaseko zenbait buru. Adibidez, Salah al-Aruri aspalditik bizi da bertan eta Hamaseko buru politiko Ismail Haniyeh eta buru diplomatiko Khaled Meshaal maiz joaten dira Turkiara. Harreman estu hori are gehiago estutu zen 2010ean Israelek “Mavi Maramara” itsasontzi turkiarrari egindako erasoaren ondoren, bi herrialdeen arteko harremana eten egin baitzen. Baina egoera aldatzen hasi da eta Herzogen eta Erdoganen arteko bilera «inflexio puntu txiki» gisa definitu zuen presidente turkiarrak.

Hamasek Herzogek Turkiara egindako bisita kritikatu zuen, baina ez zuen bere lagun turkiarra gaitzetsi nahi izan. «Ez gara inongo herriren barne politikan sartzen eta herri arabiar eta musulman guztiekin harreman ona izan nahi dugu», adierazi zuen Hamaseko goi kargu batek anonimoki. Bere ustez, Turkiak palestinarren mugimenduak murrizteko Israelen presioa jasango du.

Hitzak hitz, Mukhaimer Abu Saada Gazako Al-Azhar unibertsitateko zientzia politikoetako irakaslearen ustez, «Hamas kezkatuta dago». Bisita baino lehen agintari turkiarrek Hamaseko buruekin hitz egin zuten bien arteko harremanei buruz, eta ez zuten zalantzan jarri palestinarrek Turkian egiten duten lana.

«Baina Israelek presioa areagotuko du, eta Hamasen buruak Beirut edo Iranera joango direla uste dut, Turkia ez delako beraiekin hain abegikorra izango», azaldu du Abu Saadak. Mugimendu palestinarra laguntzearen eta Israelekin elkarlanean aritzearen artean, Turkiak bigarrena aukeratuko duela uste du, krisi ekonomikoari eta lira turkiarraren kolapsoari aurre egin behar diolako. Urtarrilean, adibidez, Erdogan prest agertu zen Israelekin elkarlanean aritzeko gasbide proiektu batean, orain arte beti aurka azaldu eta gero.

Hamasentzat, bien bitartean, Turkiaren babesa garrantzitsuegia da arriskuan jartzeko, «aliatu eta oinarri politiko eta finantzario duelako», Naji Shurab Al-Azhar unibertsitateko zientzia politikoetako beste irakasle baten hitzetan. Hala ere, Shuraben ustez, Hamasek onura ere atera diezaioke Israelen eta Turkiaren arteko hurbiltzeari, Ankara bitartekari bihurtu balitz «Israel presionatu dezakeelako Gazaren aurkako blokeoa arintzeko». Horretarako, Hamasetik urrunduz, «Ankarak bere presentzia onar dezake Turkian, baina ez ekimen finantzario, politiko edo mediatikoak».

Fuerzas israelíes matan a dos jóvenes palestinos, uno de ellos un adolescente de 16 años

Agentes de la Policía de Fronteras y soldados del Ejército israelí mataron ayer a dos jóvenes palestinos en los campos de refugiados de Balata y de Qalandia, en la Cisjordania ocupada. Uno de ellos solo tenía 16 años.

El primer ataque tuvo lugar en Balata, en la ciudad de Nablus, donde la Policía de Fronteras mató al adolescente palestino. Según la agencia palestina Wafa, el menor, identificado como Nader Haytham Rayan, recibió múltiples disparos en la cabeza, el pecho, el estómago y la mano. Otros tres jóvenes resultaron heridos.

La segunda muerte se produjo en Qalandia, al norte de Jerusalén, donde un joven falleció por disparos de soldados israelíes en otra redada. Su muerte fue confirmada por el Ministerio de Sanidad de la Autoridad Palestina, que lo identificó como Alaa Shaham, de unos 20 años. Otros seis jóvenes resultaron heridos de bala.

Según Wafa, las muertes ocurrieron durante una serie de redadas, que se saldaron con al menos 20 detenidos y decenas de heridos.GARA