GARA Euskal Herriko egunkaria

EUSKALTELEK ITZULIRAKO BERE ZAZPIKOTEA AURKEZTU DU


Euskaltel Euskadi taldeak Euskal Herriko Itzulian parte hartuko duen zazpikotea aurkeztu zuen, atzo, Derioko bere egoitzan. Xabier Mikel Azparren, Ibai Azurmendi, Mikel Bizkarra, Carlos Canal, Xabier Isasa, Mikel Iturria eta Gotzon Martin izango dira, azken orduko arazorik ezean, datorren astelehenean Hondarribian erlojupeko batekin abiatuko den proban parte hartuko duten txirrindulariak.

EUSKALTEL EUSKADI