GARA Euskal Herriko egunkaria

Parisko 2015eko sarraskiagatik barkamena eskatu du Salah Abdeslamek


Parisko 2015eko azaroaren 13ko erasoak egin zituen komando jihadistako kideen artetik bizirik iren zen bakarrak, Salah Abdeslamek, barkamena eskatu du. Biktimen senitartekoei bera gorrota dezaten ere eskatu die, baina «neurrian». Ostiralean eman zuen amaitutzat epaileak Salah Abdeslamen galdeketa.

«Biktima guztiei doluminak eta barkamen eskaera eskeintzen dizkiet (…) Gorrotoak jarraituko duela ondo dakit. Baina gaur neurrian gorroto nazaten eskatzen diet», azaldu zuen itxuraz etsita eta negar malko bakan bat zeriola Abdeslamek.

Abdeslam berak onartu duenez, gainean zeraman lehergailuz jositako gerrikoa Parisko 18 barrutiko taberna baten leherrarazi eta bere buruaz beste egiteko asmoa zuen, izugarrizko sarraskia eraginez. Aldiz, bera bezalako gazteak erailko zituela ikustean, damutu eta atzera egin omen zuen. «Azaroaren 13ko historia biktimen odolarekin idatzi zen eta ni horren parte naiz, nahi ta nahiez».

Besteen erantzukizunak

Abdeslamek berak ez zuela inor erail ere gogoratu zuen eta, gertatzen ari zaiona merezi duela onartu arren, dozenaka pertsona erail zituztenen ekintzengatik ordaintzeko prest ez dagoela gaineratu zuen.

Estatu frantsesak inoiz ezagututako atentatu sorta odoltsuena daa. 130 pertsona erail zituen komandoak Bataclan aretoan, Frantziako Estadioan eta Parisko zenbait kale eta tabernatan.

Epaiketaren sententzia maaiatzerako espero da. Bitartean, orduan Estatuko goi agintariei deitu zaie, tartean François Hollande presidente ohiari, Bernard Cazenevue Barne ministroa zenari eta Francois Molins, orduko Pariseko fiskalari.