GARA Euskal Herriko egunkaria

Errusiaren eta Txinaren arteko zubiak gero eta sendoagoak dira

Txinaren eta Errusiaren arteko muga zehazten duen Amur ibaiaren gainetik lehendabiziko errepide zubi erraldoia ireki dute. Betidanik mugen inguruan liskarrak izan dituzten bi herrialde erraldoien arteko harremanak gero eta sendoagoak dira. Horren erakusle, «mugarik gabeko adiskideak» dira orain.

Amur ibaia zeharkatzen duen zubi erraldoia inauguratu zuten atzo. (AFP)

Errusia eta Txina errepidez lotuko dituen lehen zubia inauguratu zuten atzo. 1.284 metro ditu eta Amur ibaiaren gainetik Errusiako Ekialdeko Muturrean dagoen Blagovextxensk eta Txinako Heilongjiang probintzian dagoen Heihe hiriak komunikatzen ditu.

Proiektu hori aspaldikoa da eta 1995ean sinatu zuten bi herrialde erraldoiek egitasmoa aurrera eramateko lehen akordioa. Azken urteetan sendotu egin dira bien arteko harremanak eta horren seinale da zubiaren inaugurazioa.

Otsailean «mugarik gabeko elkarkidetza» aldarrikatu zuten Xi Jinpingek eta Vladimir Putinek Txinako Neguko Olinpiar Jokoen atarian. Gutxira Errusiak Ukrainako inbasioa abiatu zuen eta Txinak nolabaiteko babesa eman zion.

Errusiak eta Txinak 4.250 kilometroko muga dute, gehiena Amur ibaiak egiten duena. Urte luzez bi herrialdeak ez ziren bat etortzen mugarriak adosterakoan. Txinako aldea askoz populatuagoa da Errusiakoa baino. Orduko Sobietar Batasunak eta Txinak 80ko hamarkadan muga liskarrak albo batera utzi zituztenetik, bi herrialdeen arteko merkataritza harremanek gora egin dute etengabe. Hori bai, garraio azpiegitura eskasa oztopo handia izan da.

Azken urteetan industrialde bat eraiki dute Errusiako aldean eta bertan fabrikak zabaldu dituzte Gazpromek, Power of Siberia gasbidea hornitzeko, eta Sibur enpresa petrokimiko erraldoiak. Apirilean, berriz, Amur ibaiaren gaineko trenbide zubi baten eraikuntza lanak amaitu zituzten, ekialderantz 500 kilometrora, Birobidzhan Errusiako errepublika judu autonomoa eta Txina lotuko dituena. Abuztuan zabalduko dute.

Izotzaren gainean.

Atzo zabaldutako errepide zubiari dagokionez, 2.470 milioi yuan edo 19.000 milioi errubloko (300 bat milioi euro) balioa izan duten lanak 2016an hasi ziren. Duela bi urte amaitutzat eman zuten zubiaren eraikuntza, baina pandemia dela eta inaugurazioa atzeratu egin zen. Bi noranzko ditu zubiak.

Orain arte, guztira 200.000 biztanle dituzten bi hirien arteko lotura itsasontziz egiten zuten, edo, ibaia izozten zenean, gainean eraikitako behin-behineko errepidetatik. Ehunka kamioi, autobus eta kamioneta pasako dira egunero zubitik. Jendea alde batetik bestera joateko teleferiko bat ere eraikitzen ari dira.

Cara a cara militar entre China y EEUU

El secretario de Defensa de EEUU, Lloyd Austin, y el ministro de Defensa chino, Wei Fenghe, se reunieron ayer por primera vez al margen del Diálogo Shangri-La, un foro de seguridad anual en Singapur.

La reunión tuvo lugar en vísperas de que ambos pronuncien discursos -Austin hoy y Wei mañana- sobre sus respectivas estrategias en el Indopacífico.

Sobre la mesa, asuntos como el Mar de China Meridional, Taiwán, la denuncia por parte de Occidente de planes de expansión china en el Pacífico y la guerra en Ucrania como telón de fondo.

Las fricciones entre las primeras economías mundiales han ido aumentando en los últimos meses.

El encuentro tuvo lugar pocas semanas después de la incursión de una treintena de aviones militares chinos en la Zona de Identificación de Defensa («Adiz») de Taiwan, la más grave en lo que va de año.

EEUU ha impulsado alianzas, a través del Quad -con Japón, Australia e India-, y el Aukus, con Gran Bretaña y la misma Australia, que construirá submarinos nucleares con tecnología Made In USA.

Unas alianzas vistas con recelo por Pekín, que a su vez ha incrementado sus contactos por la región, firmando un pacto de seguridad con las islas Salomón como parte de su expansión por naciones insulares del Pacífico, con las que quiere firmar un acuerdo multilateral de seguridad y comercio.

EEUU, Australia y Nueva Zelanda temen que China construya en las islas Salomón una base militar, y otra posible base naval en Camboya.

El Diálogo Shangri-La, que reúne a altos responsables militares, diplomáticos y gigantes armamentísticos, reanuda su cita anual tras haberse suspendido los dos últimos años por la pandemia.GARA