GARA Euskal Herriko egunkaria

Wagner taldeak Bakhmutetik erretiratuko dela ohartarazi du

Mehatxuei data jarri diete Wagner mertzenarioek. Asteazkenean erretiratuko dira Bakhmuteko lehen lerrotik, munizio falta eta bajak sobran dituztela eta. Errusiako Armadaren aurka gogor jo du gudaren zama bere gain hartu behar izan duen taldeak. Munduko bigarren potentzia militarraren porrotaren seinale.

Yevgeny Prigozhin, Wagnerreko mertzenarioen aurrean zutik, bideo bateko irudian. (AFP)

Wagner taldeko buru Jevgueni Prigozhinek mehatxu egin du datorren asteazkenean, maiatzaren 10ean, bere unitateak erretiratuko dituela Ukrainako Bakhmut hiritik, Donetsk-eko ekialdeko eskualdetik. Munizio falta eta baja kopuru handia dira horren arrazoiak.

Bere Telegram kontuan argitaratutako bideo batean, «Wagnerreko borrokalarien eta komandantziaren izenean, 2023ko maiatzaren 10ean Bakhmut hiriko posizioak Defentsa Ministerioko unitateei entregatzera eta, zauriak miazkatzeko, gureak atzegoardian birkokatzera behartuta egongo gara», ohartarazi du Prigozhinek.

Armadako «Estatu Nagusiko buru Valeri Gerasimovi, Defentsa ministro Sergei Shoiguri, komandanteburu Vladimir Putini eta Errusiako herriari» zuzendutako mezuan, «munizio faltarekin, mertzenarioak zentzurik gabeko heriotzara kondenatuta» daudela deitoratu du.

«BEGIRAIEZUE ONDO, KABROIOK»

Prigozhinek gogor jo du Xoiguren eta Gerasimoven kontra, hainbat mertzenarioren gorpuak ondoan dituela. «Begiraiezue ondo, kabroiok. Gaur hil dira eta odola bero dago oraindik. Norbaiten aitak edo semeak ziren. Muniziorik bidaltzen ez diguten zerriek infernuan gosalduko dute», opatu die. Duela aste batzuk ohartarazi zuen Wagnerreko buruak, munizioak eskuratu ezean, Bakhmutetik alde egingo zutela eta horrek Errusiaren fronte guztia irauliko lukeela aurreratu zuen.

2022ko irailetik ari da Errusiako Armada, eta azken hilabeteetan mertzenarioak, Donetsk probintzian, Donbassen, dagoen Bakhmut hiria zena eskuratu nahian. Ukrainarrek mendebaldean dauden kilometro karratu pare bat baino ez dituzte kontrolpean, baina eusten ari dira.

Kremlinek ez du hitzik esan Wagner taldearen mehatxuari buruz, ezta Jevgeni Prigozhinek frontean muniziorik ez eskuratzeagatik egindako kritiken gainean ere.



El Consejo de Seguridad aborda el desfile del 9 de mayo

El presidente ruso, Vladimir Putin, abordó ayer con su Consejo de Seguridad el desfile militar en la plaza Roja el próximo 9 de mayo, Día de la Victoria soviética contra la Alemania nazi. El Kremlin mantiene la agenda intacta y confirmó la asistencia de Putin, pero el desfile tendrá lugar con medidas de seguridad excepcionales tras el ataque de drones el pasado 3 de mayo. No obstante, una veintena de ciudades rusas han cancelado ya sus desfiles por motivos de seguridad. El ministro de Exteriores, Sergei Lavrov, advirtió de que Moscú responderá con «acciones concretas» al ataque del que Moscú ha culpabilizado a las autoridades ucranianas e, indirectamente, también a EEUU. Por su parte, el líder checheno, Ramzan Kadirov, afirmó que los autores del acto «tendrán que recibir un justo y merecido castigo», aunque valoró la «moderación» de Putin por no caer en provocaciones.GARA