GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

Bakearen aldeko apustua eta babes soziala eskutik doaz


Gerraren Kontrako Emakumeen Nazioarteko Egunaren karietara, Kakitzat koordinakunde antimilitaristak eta Argitan emakumeentzako aholkularitza-zentroak protesta egin zuten atzo, Bilbon, «beharrezkoak ez diren» gastu militarrak behar sozialetara eta, bereziki, «emakumeek egunero pairatzen dituzten» arazoetara bideratu daitezela exijitzeko. Ukrainako gerraren aurrean Europar Batasuneko estatuek hartutako jarrera gerrazalearekin gastu militarra izugarri handitu da, eta, aldiz, arazo sozial ugarik behar besteko inbertsiorik gabe jarraitzen dute.