30 MAI 2023 BEGIRADA Nazioartea ez da maila ematen ari Adek BERRY AFP 2005ean Palestinako hainbat herri erakundek “Boikota, Desinbertsioak eta Zigorrak” kanpaina martxan jarri zuten, nazioartetik Israeli presioa egiteko helburuarekin. Urteotan kanpainak arrakasta zehatz batzuk eduki ditu eta Israelentzat kezka iturri da, baina ez du indarrik Estatu sionista soluzio demokratiko batera bultzatzeko eta Israelek, Mendebaldeko gobernuen onespenarekin, kolonizazio eta apartheid politikekin jarraitzen du, palestinar erresistentzia eta herria operazio militar odoltsuen bidez zanpatzen duen bitartean.