GARA Euskal Herriko egunkaria

Aurtengoa inoizko ekain hasiera beroena izan da mundu mailan

Kontroletik kanpoko suteak Kanadan, aparteko bero boladak Asian (39 gradu Pekinen ekainaren erdian) ozeanoen gainazaleko tenperatura errekorrak... Klima aldaketa areagotzen ari da eta El Niño-k egoera are gehiago okertuko duela ohartarazten ari dira adituak.

Jendeak aterkiak erabiltzen ditu Pekinen, eguzkiari eta beroari aurre egiteko. (WANG Zhao | AFP)

Uda, arrisku askoren sasoia, ez da oraindik hasi ipar hemisferioan, baina muturreko klima-fenomenoak ikusten ari dira mundu osoan, Kanadatik Siberiara, Asiatik ozeanoen hondoraino...

Hondamendien argazkiak komunikabideetan daude, eta aparteko uda-min edo kanikulak, suteak eta lehorteak iragartzen dituzten mapak eta grafikoak argitaratzen dituzte eguraldi agentziek.

Ekainaren hasieran jasotako batez besteko tenperatura globalak Copernicus zerbitzu europarrak inoiz jaso dituen beroenak izan dira; aurreko errekorrak erabat hautsi dituzte, El Niño fenomenoaren aurrekaria iragarriz.

«Munduak inoiz izandako ekain hasierarik beroena ezagutu berri du, maiatza orain arteko errekorra baino 0,1°C freskoagoa izan ondoren», ohartarazi zuen Samantha Burgess Klima Aldaketari buruzko Copernicus Europako Zerbitzuko zuzendariordeak.

Copernicusek ez du zehazten munduko batez besteko tenperatura horien balioa, baina 1,5°C-tik gorako industriaurreko mailak gainditu dituztela azpimarratu zuen.

Lehen aldia da ekaineko garai honetan 1,5°C-ko langa gainditu dena. Hori bai, neguan eta udaberrian behin baino gehiagotan gainditu da azken urteetan. «Planetaren gainazaleko airearen batez besteko tenperaturak orain arte atzeman diren altuenak izan dira», gaineratu zuen.

Txinako Meteorologia Zerbitzu Nazionalak iragarri zuenez, ekain erdialderako tenperatura errekorra atzeman zuten atzo bertan Pekinen; hiriburuan 39,4°C neurtu zuten. Udan bero boladak ez dira ezohikoak Txinan, bereziki mendebaldeko eremu idorrean eta herrialdearen hegoaldean. Baina Asiako herrialde handienean muturreko baldintza meteorologikoak jasaten ari dira hilabeteotan.

Urtarrilean hotz-errekorra hautsi zen Txinan Mohen, Errusiako mugan (-53°C). Joan den urtean, Txinak abuzturik beroena izan zuen 1961. urtean klima ikertzen hasi zenetik, inoiz ikusi gabeko asteetako uda-mina pairatu ondoren.

Ekainera itzuliz, bero-errekor berri horiek tenperaturen igoera ekarri ohi duen El Niño fenomenoaren hasierarekin gertatzen ari dira. Izan ere, ozeanoen gainazalak inoiz izan duen maiatzik beroena pairatu du.



La extracción de agua está inclinando la Tierra

Al extraer agua del suelo y moverla a otros lugares, los humanos han desplazado una masa de agua tan grande que la Tierra se inclinó casi 80 cm hacia el este solo entre 1993 y 2010. Una nueva investigación publicada en “Geophysical Research Letters” estimó previamente que los humanos bombearon 2.150 gigatoneladas de agua subterránea, equivalente a más de 6 mm de aumento del nivel del mar en esos 17 años. Pero validar ese cálculo es difícil. El polo de rotación de la Tierra se mueve durante un proceso llamado movimiento polar -cuando la posición del polo de rotación varía en relación con la corteza-. La distribución del agua afecta a la distribución de la masa y la Tierra gira de manera un poco diferente a medida que se mueve el agua. Su capacidad para cambiar la rotación de la Tierra se descubrió en 2016, pero no se había explorado la contribución del agua subterránea a estos cambios. GARA