GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

Iraultza Txikien Akanpada, Izarran


Iraultza Txikien Akanpadak Euskal Herriko herri mugimenduen eta borroken topagune izatea du helburu. Hirugarren edizioa du aurten, uztailaren 19tik 23ra bitartean Izarrako Ostuño parkean izango dena. «Landa eremuari eta herriko txikitasunari garrantzia eman» nahi dietelako aukeratu dute Arabako herri hori. Atzo egin zuten aurkezpenean esan zutenez, hitzaldiak, tailerrak, kontzertuak, jolasak, bazkalosteko «tarte goxoak», auzolanak, konplizitateak... eskainiko dituzte hainbat borroka eztabaidagai izango dituen kanpaldian.