23 JUIN 2023 «Bidasoa ez dela muga, zubia baizik» erakutsi nahi dute Tourrean Tourrak nazioartean duen oihartzuna profitatuz, Euskal Herria zazpi lurraldez osatutako herria dela eta bere etorkizuna libre erabaki nahi duela aldarrikatzeko gonbidapena egin du Gure Eskuk. Inoiz egin den ikurrinik handiena sortzeko parioa finkatzearekin batera, uztailaren 3an ekimen berezia eginen du Santiago zubian. Gure Esku plataformako bozeramaile Josu Etxaburuk erabakitzeko eskubidearen aldeko leloa duen ikurrina erakusten du. (Andoni CANELLADA | FOKU) Maite UBIRIA BEAUMONT IRUN “Euskal Herrira Mundura” leloa zuen panelaren gibelean agerraldia egin zuten, atzo goizean, Gure Eskuko ordezkariek Hendaiarekin lotura egiten duen Irungo Etorbidea zubian. 2021az geroztik itxita dagoen oinezkoentzako pasabidea euskal ikurrekin atondu zuten uztailaren 1, 2, 3 eta 5ean Euskal Herritik igaroko den Tourraren kariaz, besteak beste, «Bidasoa ez dela muga, zubia baizik» aldarrikatzeko asmoa dutelako, herri dinamika horren bozeramaile Josu Etxaburuk argitu zuenez. Gure Eskuk Tourrak nazioartean duen oihartzuna profitatu nahi du «Euskal Herria zazpi lurraldez osatutako herria dela eta gure etorkizuna libre erabaki nahi duela munduaren aurrean agertzeko», gehitu zuen Etxaburuk. Txirrindularitzaren festa handiarekin bat eginez, hainbat ekimen antolatu ditu Gure Eskuk. Irunen eginiko agerraldian aitzineratu zuenez, “Euskal Herriak Erabaki-Basques Decide” leloa duten 60.000 ikurrin banatuko dituzte. Ekainaren 29ra bitartean Gure Eskuren online dendan eskuratu ahalko dira edota herriz herri plataformak dituen taldeengana zuzenduta. Tourrak iraun bitartean, berriz, Fanzone delakoan ere ahalko dira ikurrin horiek jaso, hala nola NAIZ eta “Berria” guneetan, kuestazioan, eta uztailaren 3an karabanan. «Ikur horiek eskuan errepide bazterretara» irtetera deitu zuen Gure Eskuk, eta era berean etxeko balkoietan ere erabakitzeko eskubidearen aldeko ikurrinak jartzeko gonbidapena zabaldu zuen, 1940an naziek frankisten atzaparretan Lluis Companys presidente katalana utzi zuten zubian bertan eginiko prentsaurrekoan. Horretaz gain, mila makiladun ikurrin banatuko dituzte laguntzaileek Grande Boucle deritzona Euskal Herrian izanen den egunetan. UZTAILAREN 3AN, KALEJIRA Uztailaren 3an, ibaiaren «bi aldeetan euskaldunak bizi garela eta aldarrikapen ugari dituen herria garela erakusteko» ekimen berezia antolatu du Gure Eskuk. 12.00etan Irungo Santiago auzoko frontoian eman dute hitzordua eta bertatik Santiago zubiraino kalejira egingo dute. Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek, erraldoi zein buruhandiek eta hainbat musikarik alaituko duten segizioan parte hartzera dei egin zuen, atzo, Etxaburuk. Finean, euskal ikurraren inguruan sorturiko erronka borobiltzearren, uztailaren 1, 2 eta 3an Gureesku.eus webgunearen bidez izena emango dutenen deituraz «inoiz egin den ikurrinik erraldoiena» sortzeko asmoa plazaratu zuen erabakitzearen aldeko herri dinamikak. Uztailaren 1ean, Bakion ikusgai izanen da; 2an, Larraitzen eta 3an, Urruñan. INUNDACI������N DE IKURRI������ASEntregar������n 60.000 ikurri������as con el lema ������Euskal Herriak Erabaki-Basques Decide������. Junto a ello han organizado el reto ������1.000 ikurri������as baietz������.