GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

La Sinsorga jaio da


Bilbon, bollera, feminista eta arautik kanpoko jendearentzako babesleku izateko bokazioarekin, espazio berri bat sortu dute bertako zenbait feministak. La Sinsorga bataiatu duten eraikina Askao kalean dago eta, 18 hilabetez luzatu diren lanak amaituta, gaur goizeko 08.00etan ateak irekiko ditu. Morez margotutako eraikinaren lau solairuetan taberna, produktu feministen denda, hitzaldi eta aurkezpenetarako espazioa eta bazkideentzako txokoa daude. Kultur eskaintza aparta planteatzeko asmoa dute. Bilbon erreferente feminista berria jaio da.