GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

Desagertzear egon den zaldi espezie baten garrantzia


Garrano zaldi arraza portugaldarrak poney baten tamaina dauka. Mende luzez karga animalia gisa erabilia, gaur egun, lehen bezala, erregaia den materiala janez, mendi eta larreak garbi mantenduz, suteen prebentzioan paper garrantzitsua betetzen du. Lehorte gero eta larriagoen ondorioz sute arriskua areagotu den garaiotan, duela gutxi desagertzear egon zen bertako arraza honek garrantzia hartu du. Azken finean, egoera erdi basatian bizi diren zaldi hauek funtzio erabakigarriak betetzen dituzte, natura-ekosistemen eta tokiko komunitateen mesedetan.