GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

Megalomano ultraeskuindar batek txoria hil du


Bederatzi hilabete dira Elon Musk-ek Twitter erosi zuela eta, sare sozialarekin amaitzea lortu ez badu ere, merituak egin ditu. Haren azken erabakia marka aldatzea izan da. Twitter sortu zenetik ezagutu dugun txori urdina historia da, hondo beltza duen X batez ordezkatu du. Aplikazioa bera X deituko da eta, aurreratu duenez, ezagutu dugun sare sozialetik harago joango den eta, adibidez, ordainketak egiteko balioko duen superaplikazioa izango da. Mastodon bezalako alternatibek ez dute lortu, oraingoz behintzat, Musk-en sare sozialari itzal egitea.