GARA Euskal Herriko egunkaria

Biolinguistika


Uda partearen lasaitasunak (horretarako aukera izanez gero), irakurketarako gonbita eman ohi du. Irakurketa horiek, noizbehinka, gogoetarako bidea zabaltzen digute. ‘‘¿Por qué solo nosotros?’’ (Berwick-Chomsky. Kairos, 2016) irakurri (eta ulertzen saiatu) ondoren, neuronen sinapsiak hasi dira aldrebesten. Biolinguistikaren bidetik, bi egileek humanoen lengoaiarako ahalmena noiz eta zergatik sortu zen aztertzen dute. «Estos hechos sugieren de inmediato que el lenguaje evolucionó como un instrumento del pensamiento interno, con la exteriorización como proceso secundario».

Apasionanteak dira horren gaineko ikerketak; izan ere, gure pentsamenduen adierazpena nola gauzatzen den lurralde misteriotsu eta liluragarria da. Ederra ere, liburuko François Jakoben aipamena: «Lo que hace único al lenguaje (…) es su papel en la simbolización, en la evocación de imágenes cognitivas , en la configuración de nuestra capacidad de pensamiento y la planificación, mediante su propiedad única de permitir infinitas combinaciones de símbolos y, por tanto, la creación mental de mundos posibles».

Eta ezinbesteko galdera: zein da istorio batek, buruan bueltaka dabilenean, kontatzeraino egiten duen bidaia? Lengoaia sortu ote zen istorio bat kontatzeko beharretik? Ipuinak kontatzen ditugunean, gure baitan ematen den prozesu biolinguistikoak are liluragarriagoa egiten du kontalaritza. Irudimenaren bidaia biolinguistikoa mundu posibleen lurraldetan gauzatzea litzateke kontalaritza. Eta, hori, ez da erraza.