GARA Euskal Herriko egunkaria

Kevin McCarthy AEBetako Ordezkarien Ganberako burua kargugabetu dute

AEBetako Ordezkarien Ganbera presidenterik gabe geratu da. Kevin McCarthyk akordiora iritsi zen demokratekin eta zenbait errepublikano moderaturekin Gobernuaren itxiera eragozteko. Horrek sutu egin zituen eskuindarrenak. Demokratek argi utzi zuten McCarthyk bere etxe barruan bilatu behar zuela aurkitu ez duen babesa.

Kevin McCarthy, Ordezkarien Ganberako presidente ohia. (Chip SOMDEVILLA | AFP)

Ameriketako Estatu Batuetako Ordezkarien Ganbera presidenterik gabe geratu da. Kevin McCarthy errepublikanoak bederatzi hilabete baino gutxiago egin ditu Nancy Pelosi urteetan izandako aulkian. Larunbatean McCarthyk akordioa lortu zuen demokratekin eta zenbait errepublikano moderaturekin, AEBetako Gobernuaren itxiera eragozteko. Horrek sutu egin zituen diputatu eskuindarrenak.

Matt Gaetz Floridako ordezkari ultrak salatu zuen McCarthyk Joe Bidenekin Ukrainari buruz akordio sekretua zeukala: akordiotik kanpo egonda ere herrialdea finantzatzen jarraitzeko. Atzo berriz aipatu zuen «diru gehiago dago Ukrainarako gure hegoaldeko muga zaintzeko baino».

Hala, igandean iragarri zuen McCarthy alderdikidea kargutik kentzea proposatuko zuela. Biharamunean, astelehenean, horretarako mozioa aurkeztu zuela baieztatu zuen Gaetzek.

McCarthyk ez zuen alferrik itxaron nahi izan, eta atzoko saioaren hasierara eraman zuen mozioaren bozketa, presidente-aulkia kolokan zuela jakinik.

Ordezkarien Ganberako osaerarekin -221 ordezkari errepublikano, 212 demokrata- aski zen bost errepublikanok alderdiaren aurka bozkatzea, gehiengoa kolokan jartzeko.

Bozketaren aurretik, zazpik iragarri zuten aurkako botoa; azkenean zortzi errepublikano agertu ziren McCarthyren aurka (216-210). Joan den urtarrilean Donald Trumpek sartu behar izan zuen errepublikanoen kalapitaren erdian, McCarthyk gutxieneko babesa lortzeko. Azkenaldian presidente ohiak adierazi izan du ez dagoela pozik Ordezkarien Ganberako buruarekin, eta oraingo honetan ez du hura salbatzeko ahaleginik egin Trumpek.

Eztabaidan hogei ordezkari inguruk parte hartu zuten, denak ere errepublikanoak. McCarthyren alde mintzatu ziren gehienak, hura kanporatzea hanka-sartze historikoa zela ohartaraziz. Haien alderdikide Andy Biggsek eta Matt Gaetzek, aldiz, gogor kritikatu zuten Ganberako presidentea, erabateko kaosa ekarri izana leporatuz.

Demokratek ere argi utzi zuten McCarthyk bere etxe barruan bilatu beharko zuela babesa. Ezin ahaztu duela hilabete baino gutxiago iragarri zuela Ganberako buruak Joe Biden presidentearen aurkako impeachment edo kargugabetze-prozesua, eta ikerketaren lehen saioa joan den astean izan zela. Ganberako sektore muturrekoena baretzeko ahalegina McCarthyren porrota izan da: argi dago ez direla konformatzen, eta era berean demokratengana hurbiltzeko izan zitzakeen zubiak zartarazi zituen.

Ez dago argi orain zer gertatuko den, ezta nork ordezkatuko duen McCarthy ere, Kongresuaren 234 urteko historian sekula ez baita halakorik gertatu. AEBko kongresura blokeoa dakar honek. Speaker berri bat egon arte, ezin da legerik onartu.



Entre la oposición demócrata y la republicana ultra

Kevin McCarthy se convirtió en presidente de la Cámara de Representantes en enero de este año. En las elecciones de noviembre pasado, los republicanos arrebataron la mayoría a los demócratas en la Cámara Baja del Congreso, pero por un margen muy pequeño. Con 221 representantes, apenas tienen tres diputados más que la mayoría absoluta. La división entre los republicanos y la lealtad de muchos de ellos hacia Donald Trump complicaron la elección del presidente de la Cámara; fueron necesarias quince votaciones antes de que McCarthy fuera elegido. Durante estos nueve meses, el de la Cámara ha tenido constantes desacuerdos con los diputados ultras del -especialmente el representante de Florida, Matt Gaetz- que ha bloqueado continuamente su trabajo. Pese a ello, tampoco ha querido acercarse a los demócratas en busca de acuerdos.GARA