GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

Glavistako beharginak, lanpostuak defendatzen


Enpresak erregulazio espedientea aurkeztu duela-eta, Laudioko Autoglas-Glavista enpresako langileak lanpostuak defendatzeko mobilizatu dira. Herenegun, lantegi aurrean elkarretaratzea egin eta behargin batzuek enpresan sartu eta itxialdia abiatu zuten eta, atzo, manifestazioa egin zuten. Irailaren 30ean, Gasteizko epaitegiak jakinarazi zuenez, erregulazio espediente baterako kontsulta-aldia ireki zen, Autoglas-Glavistako plantilla osoa kaleratzeko; hau da, 200 langiletik gora.