GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

Oposizio ekintza txikienari ere, espetxe zigorra


Aleksandra Skotxilenko artista errusiarrak zazpi urteko kondena jaso zuen atzo, Armadari buruzko desinformazioa zabaltzea leporatuta. Zazpi urteko espetxealdia, supermerkatu batean bost prezioren etiketen lekuan Errusiaren erasoaldi militarraren kontrako mezuak jartzeagatik. Errusia ofizialki gerran ez badago ere, bertan ez dago lekurik gerra-propagandari kontra egiten dioten mezuentzat. Zapalkuntza egoera onartezina, inoiz hasi behar ez zuen inbasioaren testuinguruan.