12 DéC. 2023 AZKEN PUNTUA Markoaren barruan Yasmine KHRIS Itzultzailea Sebastiao Salgado argazkilariaren Amazonas erakusketa munduan zehar igaro da, eta azken geldialdia Madrilen egin du. Lurraren birikan bizi diren 300.000 indigenen errealitatearen irudiak atera ditu brasildarrak zazpi urte luzez. Hormetan, zuri-beltzezko 200 argazki: paisaiak, erretratuak, bideoak eta hainbat azalpen. Eguneko bizitzaren klixe lapurtuak zein zeremonia berezien fotoak dira. Izan ere, ikasten dugu Suruwahatribukoek suizidio tasa handia dutela, landare toxiko bat irentsiz gero, edo Yawanawakoek lehengusuekin ezkontzea sustatzen dutela. Beste korridore batean, Marubo komunitatekoek poligamia eta poliandria (emakume batek aldi berean senar bat baino gehiago izatea) praktikatzen dutela. Turista bat bere lagunari hurbildu zaio eta xuxurlatu dio: «Begira ze guai. Ea hemen!», irribarretsu. Ia bukolikoa dirudi. Ohitura exotikoak irudiaren atzean, noski, postala ezin baita hemen irudikatu. Pentsa zer den emakume batek zapi handiegia janzten duenean. Argazkilariaren lanak Amazoniako kultura, ohitura eta hizkuntzen biziraupena ospatzen du -beharrezkotzat baitugu post-Bolsonaroren garaian-, baina planteatzen ahal dugu gure begirada non kokatu. Markoak asko egiten du, alegia.