GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

Euskararen alde eta oldarraldi judizialaren aurka


Euskalgintzaren Kontseiluak eta Aiaraldeko Euskalgintzak deituta, elkarretaratzea egin zuten atzo Laudion, euskararen normalizazioa sustatu nahi duten neurriak baliogabetzeko epaitegietan «edozerk» balio duela salatzearren. Olatu «erreakzionario, atzerakoi eta euskarafoboa» gaitzetsi zuten, eta arrazoia dute: epaile batzuen erabaki euskarafoboak onartezinak dira. Euskarak ofentsiba kultural positiboa eta, aldi berean, aldarrikatzailea behar du, esparru berriak irabazi eta edozein motatako neurri euskarafoboak zailtzeko.