GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

Elkartasuna eta miresmena EP batean


Massive Attack, Fontaines D.C. eta Young Fathers musika taldeek palestinar herriaren alde "Ceasefire" (su-etena) izeneko EP-a argitaratu dute. Hiru taldeek Israelgo Gobernuari erasoa eteteko eskatu diote eta biniloarekin lortutako diru guztia Gazan lanean ari den Mugarik Gabeko Medikuak GKEari emango diote. Taldeek GKEko kideekiko miresmena adierazi zuten: «'Ceasefire' haiei eta baldintza benetan deskribaezinetan egiten duten lanari omenaldia da», adierazi zuen Massive Attack-eko Robert del Najak.