09 JAN. 2024 AZKEN PUNTUA Poeta hil ostean Yasmine KHRIS Itzultzailea Txileko Armadak Victor Jara atxilotu zuen lanera zihoala, 1973ko irailaren 11n. Kontzentrazio-esparru bihurturiko Chile estadiora eraman zuten eta, bertan, torturatu egin zuten. Lau eguneko atxiloketaren ondoren, libreta bat eskatu zien militarrei, emazteari idazteko. Zilegizko gezurrak: poema bat idatzi zuen, hil aurretik bertan ikusi zituen gertaerak kontatuz. Papertxoa torturatu zuten ikasle baten eskuetatik pasa zen. Bigarren kopia bat buru komunistei klandestinitatean eta talde gerrillari peronistari eman zitzaien. Azkenik, Europara heldu zen eta 1984an argitaratua izatea lortu zuen. Iazko irailean, Txileko “All Access” aldizkariak olerkia musikatu zuen adimen artifizialarekin. Klik bat aski da kantariaren ahotsa (-edo) aditzeko. Hilaren 8an ezagutarazi zuten berria, noiz eta Txileko estatu kolpearen 50. urteurreneko heriotzaren oroipenerako egun batzuk falta zirela. Bideoaren azpian, iruzkin batek hau dio: «Zure gorputza hil zuten, baina ez zintuzten sekula isilarazi». Beste batek: «Izuak ez du dena lortu. Kantuak bizirik segitzen du eta hitza da handiena». Egun, Victor Jara Estadioa bihurtu da, eta kantua “Somos cinco mil” izendatu dute. Bada bizitza poeta hil ostean; poesia deitzen diote.