GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

Trump ongi kokatu da hautagaitzarako lehian


Donald Trumpek herenegun ospatu zen Iowa estatuko caucusa irabazi zuen abantaila handiz. Presidente ohiak botoen %51,1 bereganatu zituen, eta bigarren hautagaiari ia 30 puntuko aldea atera zion. Iowakoa Alderdi Errepublikanoaren lehen hitzordua da AEBetako presidentetzarako hautagaia aukeratzeko lehian eta, Trump lehen garaipen honekin ongi kokatu bada ere, auzitegiek errepublikanoen hautagaitzaren kanpainan eragingo dute, presidente ohiaren aurka dauden ia ehun salaketen epaiketek baldintzatuko baitute.