GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

Haserrea Galizian, hauteskundeen atarian


Ehunka pertsonek mobilizazioa egin zuten atzo Santiago de Compostelan pinporta isuriaren kudeaketaren kontra. Arrantzale eta itsaski biltzaileen elkarteek eta kofradiek, ingurumen federazioek, itsasadarraren defentsarako plataformak, sindikatuek eta mota guztietako taldeek parte hartu zuten protestan. «Bozkatzera zoazenean, gogoratu itsasoaz», adierazi zuten. Izan ere, hilabete batean Galizian hauteskundeak izango dira eta haserreak eragina izan dezake lehiatua aurreikusten den hitzorduan.