GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

Araudia zorrotz betetzeko baliabideak


Langile bat hil zen joan den ostegunean Errenteriako obra batean, altueratik erorita. Aurtengo bigarrena da Euskal Herrian alturako lanetan. Gehiengo sindikalak elkarretaratzea egin zuen atzo. Alturako lanek araudi berezia dute, baina ez da betetzen. Horregatik, eraikuntza obretan laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia zorrotz betetzen dela kontrolatzearren, Lakuari 100 lan ikuskatzaile gehiago kontratatzeko eskatu zioten sindikatuek. Araudiak ez du ezertarako balio, hori betetzeko neurririk hartzen ez bada.