GARA Euskal Herriko egunkaria

Trumpek errepublikanoen hautagaitza poltsikoratu du New Hampshiren

Joan den astearteko primarioek bigarren garaipen handia eman diote Donald Trumpi, eta Alderdi Errepublikanoko hautagaitza erabakita utzi dute. Nikki Haley aurkariak lehian jarraituko duela iragarri badu ere, izendapena lortzeko ia aukerarik gabe geratu da. Auzitegiek egoera aldatu ezean, datorren azaroaren 5ean 2020ko hauteskundeetako hautagaiak errepikatuko dira.

Donald Trumpek garaipen handia lortu zuen New Hampshiren. (Timothy A. CLARY | APF)

AEBetako hauteskunde presidentzialetako primarioen zikloa otsailean hasi ohi da. Aurten, urtarrilera amaierarako bukatutzat jo daitezke primarioak, eta argi dago Donald Trump nahi dutela jarraitzaile errepublikanoek. Iowa kontserbadore eta erlijiosoan botoen erdiak lortu eta gero, presidente ohia ehuneko 54,5era iritsi da New Hampshiren.

Nikki Haley lehiakidearen emaitzak ez dira berez txarrak izan. Sinatuko luke %43 lortzea hurrengo bozketetan. Baina New Hampshire zen Haleyren kanpainak ahalegin, diru eta itxaropen handiena jarri zituen lekua. Duela bi aste inkestek berdinketatik hurbil jarri zituzten bi hautagaiak; gero, Iowako garaipenak eta erretiratutako hautagaiek Trumpen alde egiteak presidente ohiaren oinarria zabaldu eta hautagaitza hauspotu zuen.

Iowako garaipenaren gauean ezohiko aurpegia erakutsi zuen Trumpek, aurkariekiko eskuzabal agertuz eta alderdia batu beharra azpimarratuz. Astearte gauean, New Hampshiren, betiko Trump mintzatu zen, zakar, lotsagabe eta mehatxagarri, Haleyk lehian jarraitzeko asmoa zeukala jakin bezain laster. Aurretik ere, Trumpek ohiko gezurretako bat zabaldu zuen, demokratek bozkatuko zutela Haley, alegia.

Alderdi batean edo bestean erregistratutako herritarrek ez dute beste alderdiaren primarioetan parte hartzerik. New Hampshire, baina, batean ez bestean izena eman ez duten biztanle asko daukan estatua da, eta horiek, bai, badute bozkatzerik. Herenegun, primario errepublikanoetako parte hartzaileen ehuneko 45 alderdi errepublikanoko kide ez diren independenteak izan ziren. Ia guztiek Haleyren alde bozkatu zuten. Baina errepublikanoak lerro-lerro bere mende ditu Trumpek, badaezpada izan zein konbentzituta, liderrarekiko erabateko otzantasunez.

Eta jarraitzaile errepublikanoek argi esan dute Trump nahi dutela azaroko boto-paperetan. Datozen hilabeteetan auzitegietan zigortu eta 2020ko bozak manipulatzen saiatzeagatik edo Kapitolioan estatu kolpea emateagatik espetxe zigorra balu ere, gehienek bere alde jarraituko lukete. Primarioetan bigarren geratuta, hautagai kondenatu bat nahi ez dutela erabakiko balute ere, Trumpen jarraitzaileek Haleyren aurka sortu duten giro toxikoak ia ezinezko egiten du hura presidentegai izendatzea.

INDEPENDENTEEN BABESA

«Donald Trumpen babesak hainbesteko pasioa dauka, hain da gogorra, hainbesteko kontrola dauka berak, boto-emaileek ez dutela beste inor nahi», dio Frank Luntz aditu errepublikanoak. Eta hala ere, Haley hautagai hobea litzatekeela uste du. Trumpek jarraitzaile sutsuak, bai, asko ditu eta itsu-itsu doaz bere alde, baina 2016an outsider itxurarekin aurkeztu zenean erakarri zituen herritar independenteak uxatzen ditu, halaber. «Haleyk independenteak erakartzen ditu, moderatuak, 2020an Bidenen alde bozkatu arren orain aldaketa bat nahi dutenak. Trumpek horiek ez ditu erakartzen, Nikki Haley hautagai hobea da Joe Bidenen aurka. Dena dela, horretarako lehenbizi Donald Trump garaitu beharko luke, eta ez du horren itxurarik», dio.

Joe Biden presidenteak ere amaitutzat eman zituen primario errepublikanoak asteartean; alderdien barne-erabakietatik kanpainako aurrez aurreko fasera igarotzeko unea dela iradokiz. Bidenen onarpen maila oso behean dago, baina Etxe Zuriko bizilagunak badaki, bere aldeko botoa erakartzeaz gain, Trumpen aurkakoa pizteak ere berebiziko garrantzia izango duela. Presidente ohia demokraziarako arriskua dela ohartaraziz herritarrei, eta lehen ere demokratei emaitza onak eman dizkieten gaiak mahai gainean jarriz, Trumpen agintaldiak abortu eskubidearen aurka izan zituen ondorioak, kasu.

Herritarrek gutxien nahi duten Trump-Biden lehiak ezinbestekoa dirudi gaur-gaurkoz AEBetan, 80 urte inguruko bi hautagai elkarren aurka. «Estatubatuar gehienek ez dute Bidenen eta Trumpen aurkako partida berri bat nahi. Bere 80 urteko hautagaia erretiratzen duen lehen alderdia izango da hauteskundeak irabaziko dituena», esan zuen Nikki Haleyk, lehian jarraitzeko asmoa zeukala berretsi zuen hitzaldian.

Lehen bi estatuen ostean, hilabete barru da hurrengo data garrantzitsua; Hego Carolinako primarioak otsailaren 24an izango dira. Aurretik Nevadakoak daude, baina errepublikanoen kaosaren ondorioz Haley eta Trump ez dira lehiatuko: data eta ariketa bakarra egin ordez, Nevadan caucusa eta primarioak egingo dituzte; Trumpek caucusean eman du izena, eta Haleyk primarioan.

Hego Carolinako apustua oso arriskutsua da Haleyrentzat: birritan izan zen hango gobernadorea, etxean jokatzen du, eta, inkesta batzuen arabera, baliteke Trumpek bere botoen bikoitza lortzea. Etxean dihardu Haleyk, baina agintean bere inguruan izan ziren guztiek Trumpen alde egin dute. Testuinguru horretan, Hego Carolinan lehiatu eta martxo hasierako superasteartean jarraitzeko borondatea izan arren Haleyk, baliteke edozein unetan erretiratzea ere.



Biden gana unas primarias a las que no se presenta

Los demócratas de New Hampshire también celebraron sus primarias el martes, y Joe Biden resultó vencedor. Hasta ahí podría pensarse que ocurrió lo esperado y que apenas se cumplió un trámite. Pero resulta que no había papeletas de Joe Biden en los centros de votación. El presidente solo ganó gracias a los ciudadanos que escribieron su nombre en ellas.

La confusión se debe al pequeño conflicto surgido en el seno del propio Partido Demócrata. Históricamente, New Hampshire celebra las primeras primarias del país, una semana después de los caucus de Iowa. Sin embargo, Joe Biden anunció hace un año su intención de cambiar esta tradición y hacer de Carolina del Sur -el estado que le aupó a la victoria en las primarias de 2020- el primer estado en elegir el candidato demócrata. Biden y el Partido Demócrata argumentan que Iowa y New Hampshire, estados eminentemente blancos, tienen una sobrerrepresentación mediática y marcan demasiado las agendas políticas, con los candidatos invirtiendo tiempo y millones de dólares en los pueblos y condados. Mientras tanto, Carolina del Sur, con su número importante de población negra, refleja mejor la diversidad de Estados Unidos.

Así, oficialmente Carolina del Sur debería ser el que dé inicio a las primarias demócratas. Pero la dirección del partido en New Hampshire se rebeló ante esa decisión, y convocó sus primarias para esta semana. Ante este desafío, Biden optó por no participar, pues tiene la nominación asegurada. Sin embargo, en los últimos días los nervios se fueron acumulando ante el riesgo de unas primarias que no empezaran con Biden de ganador, y que el debate sobre su edad y capacidades fueran en aumento. Así, el llamamiento para que los afiliados demócratas escribieran con bolígrafo el nombre del presidente surtió efecto y Biden obtuvo el 67 % de los votos.U.URRUTIKOETXEA