GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

Lehentasunak bestelakoak dira


Donostiako suhiltzaileek hilabeteak daramatzate esanez bitarteko eta langile falta dutela beren lana behar bezala egin ahal izateko. Azaroan alkatearekin bildu zirenetik, Udalak plantillan oinarrizko beharrak ase ditu, baina ezezkoa eman die ibilgailu-parkearen mantentze-lanak egiteari eta material eta tresneria berria erosteari. Atzo udal aretoan protesta egin zuten. Antza, Donostiako Udalak ere zerbitzu publikoen kalitateari bizkarra ematen dioten lehentasunak ditu.