GARA Euskal Herriko egunkaria
2007-14

Iñaki de Juana eta Arkaitz Bellon, zigor beraren bi aurpegi latz

Ezkerrean, Arkaitz Bellonen ama eta beste senide eta lagun batzuk, bere argazkiaren ondoan. Eskuinean, De Juana erietxean, “The Times”ek argitaratua. (Marisol RAMIREZ | FOKU)

Bi albiste hauen artean zazpi urteko aldea besterik ez dago, baina hiru hamarkada ere izan zitezkeen, sakabanaketa eta haren ondorio krudelak berdintsu mantendu baitziren 80ko hamarkadatik 2023. urtera heldu arte. Espetxe politikaren muturreko aplikazioak, otsailaren 5ean bertan, Arkaitz Bellon penintsulako beste muturrean akabatu zuen eta Iñaki de Juana hiltzeko zorian jarri zuen. Bigarren honek oihartzun handiagoa izan zuen, gaur egun «biralitatea» deritzogun hori lortu zuelako; lehena, ordea, oharkabean pasatu zen Euskal Herritik harago. Baina batek zein besteak errealitate dramatiko bera erakutsi zuten.

2007ko otsailaren 6ko GARAren azalak nazioarteko hedabide garrantzitsu bat izan zuen erreferentzia: 'The Times' londrestarra, 1785ean sortua, Europako beteranoenetako bat. Bertan gizon bat agertzen zen, heriotzaren ertzean eta, hala ere, eskuak eta hankak ospitaleko ohera lotuta. Iñaki de Juana Chaos zen, garai hartan gose greban ehun egun inguru zeramatzana eta bere borondatearen aurka zunda nasogastriko baten bidez elikarazten zutena.

De Juana bi jokabide zitalen ikur bihurtu zen: zenbait euskal preso bizitza osorako espetxeratzeko grina, nahiz eta Estatu espainolean bizi osorako kartzela zigorrik ez egon teorian, eta Espainiako botereek horretarako «leporatzeak eraikitzeko» egindako apustua, garai hartako Justizia ministro Juan Fernando Lopez Aguilarrek hitz horiekin espresuki aldarrikatu zuena.

De Juanak ia 20 urte eman zituen kartzelan (1987tik 2006ra) ETAren «Madril komandoaren» atentatuengatik. Baina kondena hori amaitutakoan ere, Fiskaltzak behartu egin zuen kartzelan jarraitzera. Horretarako, «mehatxu terroristak» egin izana leporatzea eratu zuen, De Juanaren bi prentsa artikulu aitzakiatzat hartuta. Idazki batengatik 96 urteko espetxe zigorra eskatzeak dena adierazten zuen.

Kontuak honela, Iñaki de Juanak 2006ko abuztuan gose grebari ekin zion, testuinguru bereziki konplexuan, bi mahaitan banatutako (Zapateroren Gobernua-ETA eta PSOE-Batasuna) negoziazio prozesua abian zegoelako, nahiz eta ordurako jada ahulduta egon.

Auzitegi Nazionalak hamabi urteko kartzela zigorra ezarri zion idatzi horiengatik, eta horrek arazoa larriagotu zuen. Presoa Madrilera eraman zuten, Doce de Octubre izeneko erietxera, eta han bere borondatearen aurka elikatzen hasi ziren. 2007ko urtarrilaren 23an medikuek ohartarazi zuten Iñaki de Juana edozein unetan hil zitekeela. Gorenak azkar berrikusi zuen epaia, eta 3 urtera jaitsi zuen zigorra. Urte eta erdi geroago, 2008ko abuztuan, askatasuna berreskuratu zuen.

“The Times”-en bidez mundu osora zabaldu zen irudi lazgarri eta lotsagarri hura 92 egun elikagairik hartu gabe zeramatzanean lortu zen. Oraindik aste batzuetan luzatuko zen protesta.

HERIOTZA «NATURALA»?

De Juanaren kasuak izan zuen oihartzun mediatiko izugarriaren aldean, isiltasun erabatekoa ezarri nahi izan zioten Arkaitz Bellonen heriotzari. Espetxean edo kartzela politikaren ondorioz espetxetik irten bezain laster hildako 35 euskal herritarretako bat da, baina, aldi berean, kasu adierazgarria.

«Heriotza naturala» izan zen albistearekin batera zabaldu zen mezu ofiziala, 2014ko otsailaren 5ean, Elorrioko gaztea bere ziegan hilik aurkitu zutenean arratsaldeko atsedenaldiaren ondoren. Baina naturala ote? Ezer gutxi zegoen naturala, GARAk hasiera-hasieratik adierazi zuen bezala. Egia da heriotza biriketako edema batek eragin zuela, bat-batean. Baina, hasteko, Bellonek ordurako libre egon behar zuen, kondenaren hiru laurdenak beteta zituelako. Eta hamahiru urte zeramatzan kartzelan «kale borroka» delituengatik. Hiru hilabete geroago bukatuko zuen kondena, maiatzean, baina ez zuen une horretara iristerik izan.

Era berean, ez zuen inolako zentzurik hamarkada oso bat isolamenduan eramateak, ezta penintsulako beste muturrean, Puerto de Santa Marian, espetxeratuta egoteak ere. Nolanahi dela, berea ez zen salbuespena: Etxerat-en 2014ko txostenaren arabera, euskal presoen %42 etxetik 800 kilometro baino gehiagora zegoen oraindik, eta honek eragin oso larria zuen familientzat, bai eta sufrimendu horren aurrean ezer egin ezinean zeuden presoentzat ere.

Bellonek, gainera, kartzelako krudelkeriaren beste adierazpen batzuk pairatu zituen: 2010ean eta 2013an funtzionarioek egindako bi eraso jasan zituen (azken hori bereziki basatia, Sevilla-IIn). Honen guztiaren ondoren, bistan da «kausa naturala» ez zela heriotzaren azalpen egokia, are gutxiago 36 urteko pertsona batentzat.

Elorrion, 7.000 biztanle baino ez dituen herri batean, zaharrak berri zekartzan Puertotik heldutako albisteak. Arkaitz Bellonen tragediak berehala ekarri zuen gogora Joxe Mari Aranzamendi “Katxue”-rena, 1997ko hilabete horretan bertan Alcala-Mecon hil zena, laguntza psikologiko faltak larriagotutako beste kalbario baten ondoren. 42 urte baino ez zituen. Arkaitz Bellon eta Jose Mari Aranzamendiren aldeko dolua betiko batu da herriko oroimen kolektiboan.



[1989] Un joven Sanz defendió en “Egin”&flexSpace;la negociación política con ETA

La entrevista realizada por Peru Ilzarbe (seudónimo de Fermin Munarriz) y publicada el 5 de febrero de 1989 sorprenderá a quienes conozcan toda la trayectoria posterior del expresidente navarro Miguel Sanz. Antes de que abanderara los postulados más cerrados de la derecha españolista, hubo un Sanz emergente que a sus 36 años ya había liderado la lista de UPN al Parlamento navarro y ocupaba la vicepresidencia del partido, a cuyo frente estaba el fundador, Jesús Aizpún.

Aún estaba en marcha el proceso de negociación entre el Gobierno español y ETA en Argel, y en ese contexto Sanz se descolgó con frases que daban la razón a su padrino político, Juan Cruz Alli, con quien luego rompería amarras: «Si para que ETA deje las armas son necesarias la negociación y el diálogo, estoy a favor»; «Por supuesto que se pueden tocar planteamientos políticos, dentro del marco jurídico actualmente establecido»; «No sería aconsejable reformar la Constitución, pero no descarto absolutamente nada, porque a veces los medios justifican el fin de las cosas».

La polémica consiguiente sacudiría al partido varias semanas.