27 FéV. 2024 BEGIRADA Zatiketa Ertzaintzan Raul BOGAJO FOKU Ertzaintzaren ERNE, Esan eta Sipe sindikatuak iraintzen dituen rap bat zabaldu dute, bere burua asindikaltzat duen Ertzainas en Lucha-Ertzainak Indarbidez mugimenduaren logoarekin. Abestiak Euspel sindikatua txalotzen du, aipaturiko mugimenduarekin elkarlanean ari dena. Ertzainak Indarbidez-ek abestia berea dela ukatu badu ere, zatiketa erreala da eta arazoa are gehiago korapilatzen du. Apirileko hauteskundeetatik aterako den gobernu berriak arazo konplexu honi aurre egin beharko dio.