GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

Beste zauri bat Osakidetzan


Ibarrangelu eta Elantxobeko 200dik gora herritar kalera atera ziren asteburuan, Osakidetzako zuzendaritzak euren herriko medikua lekualdatzeko hartutako erabakia salatzera eta Lehen Arreta defendatzera. Medikuak berak, barne mugikortasun prozedura baliatuz, geratzeko eskaera egina duela gogorarazi zuten. EAEko osasun sistema publikoari gero eta arrakala eta zauri gehiago agertzen zaizkio. Herritarren beharrei behar den bezala erantzuteko ezintasun hauek gogoeta, plangintza eta erreformaren beharra dute.