GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

Porlanaren eta autoen hiri eredua aldatzeko garaia da


Ehun bat bizilagun bildu ziren herenegun Artaza parkean, Subflubiala Ez plataforma aurkezteko. Getxoren eta Portugaleteren artean itsasadar azpitik tunel bat eraikitzearen kontra dago eragile berria. Azpiegitura handi honetan Bizkaiko Aldundiak gutxienez 450 milioi euro inbertitzea aurreikusten du eta, Aldundiaren ikerketa baten arabera, tunelak ibilgailu pribatuen erabilera areagotuko du. Plataformak lehenengo bi deialdiak egin ditu: bizikleta martxa bat apirilaren 28an eta manifestazio bat ekainaren 5ean.