GARA Euskal Herriko egunkaria
2002

Alicia Aristregiren heriotzak mahai gainean jarri zituenak

Alicia Aristregiren omeneko elkarretaratzea, 2003. urtean. (Lander F. ARROYABE | FOKU)

2002ko apirilaren 10eko GARAko editorialak hala zioen: «Saihestu ezin izan den beste heriotza bat». Uharteko Alicia Aristregiren heriotzaz ari zen. Senar ohiak labankadaz akabatu zuen Atarrabian. Editorial horrek garaiko jendartean bizi-bizi zegoen eztabaidaren gako garrantzitsuak aipatzen zituen. «Iragarritako heriotza izan da, 'etxeko indarkeria' epigrafean bildutako beste hainbat bezala. Gehiegitan, eraso sexisten inguruan hartutako prozedura judizialak paper busti bihurtzen dira, horiek betetzeko mekanismo eraginkorrik ezartzen ez delako, eta biktimei berehalako babesa emango dieten prebentzio-neurriei lehentasuna ematen ez zaielako. Badirudi mehatxuak ez duela balio, eta biktimaren heriotzak bakarrik balio duela froga gisa. Horrelako erasoetan gertatzen diren heriotzen ehuneko handi bat aurretik erasoak eta mehatxuak salatu dituzten emakumeenak izan dira».

Bezperan, haurrak eskolan utzi eta gero, autobus geltoki batean zegoela, senar ohiak labankadaz akabatu zuen. 37 urte zituen, eta beldurra hezurretaraino sartuta. Lagun batekin zegoen, aspaldian beti inguratzen zelako lagunez, beldur zelako. Autobusa hartzera zihoan gurasoenera joateko, azken asteetan gurasoekin bizi baitzen, beldur zelako. Jarriak zituen hogei salaketa baino gehiago. Senar ohiak urruntze agindua zuen. Baina Alicia Aristregi beldur zen, oso garbi zeukan bere bizitza arriskuan zegoela eta epaileak ezarritako neurriek ez zutela babestuko. Alboan zuen laguna saiatu zen bera babesten, baina erasotzaileak labana sartu zion bihotzean.

2002. urtea zen, Aristregiren heriotzaren parekoak ‘gertaeren’ atalean sailkatu ohi ziren hedabide askotan, eta politikariak eztabaidan ari ziren «indarkeria matxista» edo «genero indarkeria» ote zen biolentzia hori izendatzeko modu egokiena. «Etxeko indarkeria» deitzen zitzaion garaiak oso gertu zeuden artean. Etxeko trapu zikinak etxean garbitu behar zirela gehiegitan entzuten zen, eta salatzeko pausoa ematen zuten emakumeak ez ziren asko.

Zaila da zenbakiak topatzea, estatistika gehienak 2003. urtetik aurrerakoak baitira. Zenbakien faltan, datuek kontatzen dute Aristregik salaketa jarri zuela, behin baino gehiagotan; Atarrabiako udaltzainek bere senar ohia «gertutik» zaintzen zutela; epaileak urruntzeko agindua eman zuela, baina ez zuela agindu hori betearazteko biderik zabaldu; etxekoak eta lagunak inguruan zituela, bazekitelako zer-nolako arriskuanzegoen. Eta sare hori guztia ez zen nahikoa izan. Bizia galdu zuen Atarrabiako autobus geltoki batean, kale erdian, jendartearen begien aurrean.

Haserretu egin zen jendartea, amorratu. Uharteko Andre Mari Emakume elkarteko kideek Uharteko plazan bota zuten galdera, «zenbat salaketa behar dira Alicia Aristregirena bezalako heriotzak saihesteko? Seguru zerbait gehiago egin zitekeela. Norbaitek heriotzarekin mehatxatzen badu epaile bat, epaile baten alaba edo emaztea, zein izango litzateke erantzuna? Seguru ez zela urruntze agindu bat izango. Nor izango ote da hurrengoa? Errealitateak esaten diguna da tristeki Alicia bezala hilko diren emakumeak gehiago izango direla, politikariek eta epaileek beraiei gertatu dakieken zerbait bezala sentitzen duten arte».

Egun horietan egunkarietan agertu ziren albisteetan igarri daiteke zeintzuk ziren garaiko jendartearen kezkak. Zenbait ahotsek eskumuturreko magnetikoa proposatzen zuten prebentzio-neurri eraginkor bezala. Katalunian, adibidez, emana zuten horren aldeko pausoa. Baziren bestelako neurriak ere. Adibidez, Errioxan, herriko udaltzainek biktimaren etxebizitzako giltzak zituzten, beharrezko ikusten zutenean zuzenean etxera sartzeko. Eta GPSaren aukeraz ere mintzo ziren polizia indar desberdinak, «emakumea eta Polizia» konektatuta egoteko.

Proposamen horietan guztietan jendartean ahoz aho zebilen kontua nabarmentzen zen: Zeinen gainean jarri behar du arreta poliziak, biktimaren gainean edo erasotzailearen gainean?

BEGIRATZEKO MODUA ALDATZEA

Alicia Aristregiren heriotzatik hilabete batzuetara, 2002ko uztailean jarri zen indarrean Nafarroan emakumeen aurkako indarkeriaren kontra Estatu espainolean aldarrikatutako lehenengo lege espezifikoetako bat. Gaurko begiekin ikusita, legeak akaso ez du arreta berezirik pizten, baina 2002ko begiekin irakurriz gero, klabe garrantzitsuak ikus daitezke. Indarkeria matxistaren kontrako neurri integralak hartzeko beharraz hitz egiten du. «Indarkeria sexista, etxean eta bikote-harremanetan gertatzen dena barne, arazo publikoa da, eta gizarte osoaren inplikazioarekin eta prebenitu eta saihestu dezaketen baliabide guztiekin heldu behar zaio», nabarmentzen du.

Indarkeria matxistari begiratzeko modua aldatzea gako garrantzitsua izan da. XX. mende hasieran hasi zen nabaritzen aldaketa, aurretik mugimendu feministak egindako lanari esker. Frankismoak lana majo egin zuen familia eredu patriarkala indartzeko. Estatua bera zen indarkeria, emakumearen zapalkuntza bultzatzen eta betikotzen zuena. Diktaduran bertan sortutako mugimendu feminista hasi zen emakumeek, batez ere ezkonduek, jasaten zuten indarkeria horren guztiaren gainean fokua jartzen.



[2001] Holanda, primera ley de eutanasia del mundo

Hace 23 años, los senadores holandeses abrieron la puerta a la norma más avanzada del mundo en torno a la eutanasia. Así, la cámara aprobó una ley que permite a los médicos ayudar a los pacientes a morir.

El texto legalizaba una situación de hecho que venía produciéndose en Holanda desde hacía casi 30 años, con apoyo de la doctrina jurisprudencial y de los colegios de médicos. Se trataba de la culminación de un proceso que venía desde 1950, cuando ya se escucharon las primeras voces favorables a la práctica. La Administración holandesa no ha cerrado en ningún momento los ojos ante el hecho de que se practicara la eutanasia.

La eutanasia es una práctica minuciosamente controlada en Holanda, primero se despenalizó la eutanasia «en el caso de un enfermo terminal, con grandes dolores y con su consentimiento y la presencia de dos médicos que ratificasen el diagnóstico», y con posterioridad se consiguió que también se ampliara a los enfermos psíquicos.

La novedad que más se subrayó fue la regulación de las peticiones de eutanasia por parte de menores de edad: entre los 12 y 16 años inclusive se exige el consentimiento de los padres, y entre los 16 y 17 años los menores pueden decidir de manera independiente, si bien los padres deben participar en la decisión final.