GARA Euskal Herriko egunkaria
1978

Antisorgailuak legezkoak, sexu-heziketa beharrezkoa; gaur bezala

Kondoi bat, artxiboko irudi batean. (VITHAS LAS PALMAS | EUROPA PRESS)

Diputatuen Kongresu espainolak antisorgailuen debekua bertan behera utzi zuen 1987ko apirilaren 26an. Gobernuan zegoen UCDren lehenengo porrota izan zen Kongresuan, “Egin”-ek jaso zuenez. PSOEk aurkezturiko emendakin baten bidez legaztatu ziren antisorgailuak; PCEren, EAJren, Minoria Catalanaren eta Talde Mistoaren sostengua jaso zuen. Frankismoak eta Eliza katolikoak ezarritako debekuetan zirrikitu bat irekitzea ekarri zuen.

Hemerotekak dituen bitxikeria horietako batean, 40 urte beranduago, 2018ko apirilaren 25ean, amorrua zen Euskal Herrian nagusi: “La Manada” izeneko auzian, epaileek bortxaketarik izan ez zela nabarmentzen zuen epaia kaleratu zuten. Mobilizazio erraldoiak izan ziren Iruñean eta beste hiri batzuetan.

Bi berri hauek argi eta garbi adierazten dute, sexu-heziketan aurrerapausoak egin badira ere, oraindik ere urrats ugari ditugula egiteko. Iritzi berekoa da Luis Elberdin sexologoa, urteetan Egin Irratian eta ondoren “Egin” egunkariko “Gaztegin” gehigarrian Sexulapiko atalaren arduradun izan zena. Bertan, sexuari buruzko gogoetak plazaratzen zituen. GARArentzat ere gai berberaz idatzi zuen “Gazte Algara” gehigarriko Erosen Txokoa sekzioan.

170 ARTIKULU

Orotara, 170 artikulu izan ziren Elberdinek “Gaztegin”-en idatzi zituenak. Kontzertuak iragartzen zituzten orrialdeen ondoan agertzen ziren sexuari buruzko artikuluak, gazteei zuzendutako gehigarrian. Aitzindaria izan zen sexu-heziketaren alde egin zen apustu hura.

«Zazpi bat urtez ibili ginen horretan. Hasieran, Egin Irratian, eta gero, egunkarian. 1989an hasi ginen irratian. Asteartero egiten genuen programa zuzenean, ordubetekoa. Maribi Ugartebururekin eta Joseba Maciasekin», gogoratu du Artefaktuarentzat.

Elberdin Errenterian Askabideren sortzaileetako bat izan zen 1985ean. «Antisorgailuez hitz eginez, basektomiak egiten genituelako egin ginen ezagun». Garai horietan, «kortapitxas» ezizena zuen, ebakuntza hau sarritan egiten zuelako.

Izan ere, Iruñeko Andraizen izan zen lehen basektomiak egiten zituen zentroa Euskal Herrian. Ebakuntza hori egiten zuen medikua, lesakarra, Errenterian basektomiak egiten hasi zen astero.

«Izugarri zabaldu zen. Ez bakarrik hiru probintziatan, Santanderretik eta Galiziatik ere etortzen zitzaigun jendea. Lau katu ginen horretan, baina, dirudienez, ongi egiten genuen. Horregatik ezagutzen gintuzten eta suposatzen dut horregatik deitu zigutela Egin Irratitik», azaldu du.

Sexologoa izanda, antisorgailuez haratago gaiak modu orokorrean lantzeko aukera eman zion irratian aritzeak. Bizpahiru urte izan ziren irratian, egunkarian idazteko eskatu ziotenera arte.

ORRIALDE OSOA ETA ARTIKULU MONOGRAFIKOAK

«Orrialde osoa nuen. Gaur egun, orrialde batean tartetxo bat izateko borrokatu egin behar da. Eta nik orrialde osoa nuen! Garrantzia ematen zioten. Astero-astero ateratzen ginen. Gaur begira jarrita, harritu egiten naiz», ekarri du gogora du.

Gai bakarra lantzen zuen. Artikulu monografikoak ziren. Batzuetan, dena den, esan beharrekoa azaltzeko motz geratzen zen eta bigarren entrega bat egiten zuen. Hirugarren bat ere bai, noizbait. Eta, oso gutxitan, laugarren bat. Baina ohikoena artikulu bakarreko gaiak izatea zen.

«Helburuak hauek ziren: mitoak desegitea, konplexuak edo beldurrak kentzea eta informazioa ematea. Informazioa falta zen eta mitoak desegitea ezinbestekoa zen. Eiakulazio goiztiarra, homosexualitatea, masturbazioa eta horrelakoak aipatzen genituen. Elizaren presioa itzela zen, eta ni gustura aritzen nintzen Elizaren eta erlijioaren aurka, oso gustura», agertu du Elberdinek.

«Nola eginak gauden azaltzen genuen. Enpalmatu egiten zarela? Noski, ugaztun guztiak bezala. Jendeak sexu harreman batetik zer espero duen aztertzen genuen. Buruan duzun irudi bakarra zinemarena da. Orain, pornoarena ere bai, baina lehen ez zen hain hedatua... Fantasia bat dugu buruan, harremana izan aurretik pelikula bat egiten dugu. Lehenengo harremana izan eta gero zer moduz galdetzen denean, desastrea erantzuten da. Lehengo aldian ez da asmatzen edozein zereginetan. Baina bigarren aldian ere desastrea dela esaten da. Aguantatu beharreko denboraren inguruan ere mito asko dago. Baina gauzak ez dira gertatzen buruan imajinatu bezala», nabarmendu du Elberdinek.

«KLITORI-BAGINA POLEMIKA»

Korritzearen inguruan ere mito asko dagoela uste du Luis Elberdinek. «Galdera erretoriko bat egingo dut. Zuek noizbait oheratu al zarete emakume batekin? Hala bada, zakila baginan sartuz eta aurrera eta atzera eginez, emakumea orgasmora heldu al da? Nik ez dut inoiz horrelakorik topatu. Baina justu aurkakoa suposatzen zen: norbait horretara heltzen ez bada, porrota da. Orgasmo batera heltzearen mitoa bizirik dago. Horretara heltzen ez bada, porrota biderkatu egiten da», bota digu.

Horrela, emakume «hotzak» edo «klitoridianak» daudela zabaltzen da, penetrazioarekin orgasmora heltzen ez direlako. «Zakilaren glandean bezala, klitorian ere badira orgasmora iristeko mekanikoki estimulatu behar diren nerbio-amaierak. Ia ezinezkoa da zakilarekin egitea. Errazagoa da hatzekin», azaldu du. Beste ugaztunek ez bezala, gizakiak zutik jartzerakoan sexu-harremanetarako oztopo hori bereganatu zuen.

Sexulapikoan sakon landutako «klitori-bagina polemika» artikuluak hori aztertzen zuen. Kontsultan ikusten zituenak jende kopuru zabal bati, gazteei batez ere, azaltzea zuen helburu atal hark.

«Kontsultan zortzi lagunekin biltzen nintzen egunean. Urtean kopuru mugatua zen hori. ‘Egin’-en bitartez, milaka lagunengana heltzen nintzen, batez ere gazteengana. Irakurriko zuten ala ez, baina hor zeukaten ostiral oro. Abaltzisketako, Oreretako, Hernaniko edo Oiartzungo jendeak kontatzen zidanaren ondorioz ikasitakoa hedatzea zen helburua», azaldu du.

Baina ez garai haietan bakarrik, gaur egun ere, bere ustez, sexu-heziketaren inguruan oraindik ere asko dago kontatzeko. Eta ikasteko.



[1981] La Real gana su primera Liga, con gol de Zamora en el último minuto

La Real Sociedad ganó su primera Liga el 26 de abril de 1981, en un último partido con el Sporting en Xixón. Jesús Mari Zamora fue al autor, en el último minuto, de un gol que se convirtió en mítico para los seguidores txuriurdin. Joseba Iturria entrevistó en 7K al centrocampista de Errenteria cuarenta años después, cuando la Real ganó la Copa en Sevilla.

Esta primera Liga abrió un ciclo en el que los equipos vascos se llevaron cuatro seguidas. Tras la de Xixón, 364 días después la Real logró su segunda, esta vez en Atotxa y frente al Athletic. Los bilbainos lograrían imponerse en las dos siguientes competiciones ligueras.

En aquella entrevista en nuestro dominical, que puede leerse íntegramente en la versión de NAIZ de Artefaktua, Zamora recuerda el recibimiento que tuvieron tras el partido: «Ahí estaba toda Gipuzkoa, toda Euskadi celebró esa victoria. Empezamos en Arrasate a las 10.00 y acabamos en el Ayuntamiento de Donostia a las 23.30. Del Antiguo al centro tardamos hora y media. [...] Tú estás feliz, tu familia, pero haces feliz a toda la gente y más con la situación política que había en los 80, ganando al Madrid».