GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

Kazetariak Gonzalezen askatasunaren alde Madrilen


Zenbait kazetari elkarte eta sindikaturen ordezkariek Poloniak Madrilen duen Kontsulatuan elkarretaratzea egin zuten atzo Pablo Gonzalezen eskubideen errespetua exijitzeko. Naiara Goiriena bertan izan zen, Gonzalezen senideen izenean. Nabarnizko kazetariak Poloniako espetxe batean 29 hilabete daramatza eta isolamendua pairatu du. Goirienak espainiar Gobernuko Kanpo ministroari, Jose Manuel Albaresi, egoera desblokeatzeko eskatu zion. Kazetarien aurkako jazarpena onartezina da, Europan eta edonon.