GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

Uniforme uholdea Baionako jaietan


Baionako bestak bereziak izango dira aurten. Parisko Olinpiar Jokoak tartean, jaien data aldaketa heldu zen lehenik. Ondoren, gaueko hamarrak arte itxaron gabe, hasiera ekitaldia arratsaldeko bostetara aurreratzea deliberatu zuen Herriko Etxeak. Egutegiaren aldaketaz gain, garai nahasi hauetan, ekitaldi handien «segurtasunak» ere markatzen du paisaia, jai giroa bezainbeste. Atzo Baionako Herriko Etxearen plazan poliziaren presentzia nabaria zen, udaletxeko teilatuko argazkiak erakusten duen bezala.