GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

Eredua aldatu beharra dago


Salhaketak elkarretaratzea egin zuen atzo, Gasteizen, preso baten heriotza salatzeko. Lakuak 2021eko urrian espetxeen eskuduntza bere gain hartu zuenetik Martutene, Basauri edo Zaballako kartzelan hil den zazpigarren pertsona da. Erakundeak Gobernuari gardentasunez jarduteko eta gertatutakoa sakon aztertzeko eskatu zion, eta presoen osasun mentalaren okertzea azpimarratu zuen, gogoratuz kartzelatuen %75ek gaixotasun mentalen bat duela. Zigortuen eskubideetan oinarrituriko justizia-eredu berri bat behar da.