GARA Euskal Herriko egunkaria

Besten azken txanpan, ohituren zaintza hartzen dute baionarrek

Gozo Gose pintxoak, Elena eta Juliek alaiturik. Eguerdian giro goxoan bestak ospatzeko, horra hor eskaintza erakargarria. Adibide bat baizik ez da. Patxa plaza besta era alternatiboan bizitzeko gotorlekua bilakatu da aurten ere. Laborariek beraiek bestazaleen sabelak betetzeko harturiko lana ahantzi gabe. Ohituren egunaren ostean, gaur gauean ezohiko datetan iragan diren besteei agur esateko ordua izanen da.

Puntu Kakotx txaranga giroa berotuz Patxa plazan, besta alternatiboen karietara. (Guillaume FAUVEAU)

 

Azken txanpan sartu dira bestak. Izan ere, berdin egitarau ofiziala begiratuta, berdin besta alternatiboen eskaintzari erreparaturik, ongi pasatzeko betarik bada ondoko ordutan ere Lapurdiko hiriburuan.

Igandea Iruñeari eskainiriko eguna izaten da. Alta, itxiera egun soila bilakatu da.

Izan ere, Parisko Olinpiar Jokoak tartean Baionako bestak sanferminekin batera ospatu direnez, heldu den urterako utzi beharko dute Baiona eta Iruñea arteko ohiko senidetzea. Aurten ezinezkoa izan bada, heldu den urtetik aitzin berriz ere ohorean emanen dute Baiona zein Iruñeko agintariek bi euskal hiribururen arteko senidetzea. Ohituren egunaren biharamunean, banden desfilea iraganen da igande goizean. Patxa plazan, berriz, 11.00etan zigante eta gaiteroekin iragarriko dute besten azken eguna heldu dela. Bestalde, Nat ta Watson-ek alaiturik, presoen elkartasunean antolaturiko herri bazkaria 13.30ean izanen da.

Handik aurrera, 19.00etan hasi eta gauerdi artean zer entzun eta zer ikusi ez da faltako bihar Baionan. Kontzertuen ostean, 22.00etan Corso argitsua abiatuko da Santizpirituko auzotik, eta ondotik agur esango diete aurten ezohiko datetan iragan diren bestei.

GARESTI ORDAINDUTA.

Bestak amaitzear direlarik, pentsa daiteke patrikak aski zulatuak izanen dituela bestazale askok. «Besta egitea karioa da», horixe bolo-bolo entzun den esaldia besta eremuan. Bazkaria bereziki garestitu da. 30 bat euro behar dira fundamentuzko otordu batentzat. Bazkari azkarra hautatuz gero, ustezko taloak 7 euroan saldu dituzte, hanburgesak, 10 euroan.

Plater merkeagoak eskaini ditu, aurten ere, laborariek Roland Barthes zabaldunean ezarritako xokoak. Bereziki «familien buxeta murritzari» arreta eginez, lau euroan proposatzen dute aurten taloa, eta sei euroan laborarien hanburgesa. Patxan proposaturiko «gozo gose pintxoak» besten azken txanpan agerikoa den krisi ekonomikoari egindako talka-plan gisa hartu daitezke.



El estado del agredido es extremadamente grave

El procurador de Baiona, Jerôme Bourrier, compareció ayer tarde ante los medios para informar del inminente ingreso en prisión preventiva del hombre de 39 años que golpeó a un vecino de Ondres (Landas) de 58 años de edad, en la noche del jueves, en la estación de autobuses de fiestas.

Operado el jueves de urgencia en el Hospital de Baiona, el hombre sufre traumatismo craneal con hemorragia cerebral. Su estado es «extremadamente grave», indicó el fiscal. Bourrier remarcó el «acto de gran violencia» en que derivó una riña aparentemente banal. Destacó que el presunto agresor salió hace unos meses de prisión y que en sus antecedentes penales figuran 16 condenas, 12 de ellas por actos de violencia grave.

Por otra parte, la Prefectura de Pirineos Atlánticos informó de otro grave incidente, ocurrido en la tarde del viernes, cuando por motivos que se desconocen dos jovenes, una joven de 20 años de edad y un chico de 18, cayeron desde una altura de seis metros, en la zona amuralla del puente Lautrec. M.U.