GARA Euskal Herriko egunkaria
2022

Ibilbide mugatua izan duen Memoria Lege «historikoa»

Txinparta-Fuerte San Cristobal, Red de Memoria Colectiva elkarteak hainbat ekitaldi antolatzen ditu urtero Ezkaban. (Iñigo URIZ | FOKU)

Memoria ariketa kolosala izaten ari da Etorkizuneko Artefaktua. Sarri urte asko atzera egitea eskatzen duen ariketa, nahiz eta memoria gaurkotasun handiko gaia ere izan daitekeen. Adibidez, duela bi urte soilik onartu zen Madrilgo Kongresuan Memoria Demokratikoaren Legea, 2022ko uztailaren 14an, hain zuzen ere.

Urte gutxi batzuk lehenago pentsaezina zatekeen memoriaren inguruko lege espainiar batek EAJ, EH Bildu eta PDeCAT-en babesa jasotzea -ERC eta BNG abstenitu egin ziren-, baina halaxe gertatu zen, kamera horretako indar korrelazioek legean zuzenketak egiteko ahalmena eman baitzieten alderdi horiei.

EH Bildurekin hitzartutako zuzenketa batek, adibidez, 1978tik 1983ko amaierara bitartean «demokrazia sendotzeko» borrokatu zuten pertsonen giza eskubideen urraketak aztertuko dituen batzorde bat sortzea ahalbidetu zuen, «aintzatespen eta erreparazio-bide posibleak» adieraziko zituena. Aurrez, PSOE eta Unidas Podemos alderdien arteko akordioak denbora tartea 1982ko abenduaren 31ra mugatzen zuen, baina epearen luzapenak GALen hasiera eta Felipe Gonzalezen lehen aginte urtea barnebiltzen zituen.

Beste aurrerapauso garrantzitsu batzuk ere ekarri zituen legeak, Ezkaba mendiko San Kristobal gotorlekua memoriarako gune bihurtzea, esaterako, 1938ko ihesaldi masiboan fusilatutako 207 pertsonak gogoratzeko. Gainera, Donostiako La Cumbre jauregiak udal jabetzakoa izatera igaro behar zuen urtebeteko epean. Jakina da, beste basakeria askoren artean, eraikin horretan torturatu zituztela 1983an Josean Lasa eta Joxi Zabala, karetan lurperatu aitzin.

Onartutako legearen garrantziaren neurria ulertzeko, Paco Etxeberria forentsearen iritzia izan daiteke erreferentzia on bat. Etxeberriaren ustez, legeak «aurrerapen itzela» suposatzen zuen 1936ko gerrako eta ondorengo errepresio frankistako biktimak artatzeko tresnei dagokienez. Bere ustez, «pentsaezina» zen lege-testua hain urrun iristea.

Hala ere, beste kasu askotan gertatzen den moduan, legea aplikatzerako garaian iritsi dira arazoak. Sabino Cuadra abokatuak duela gutxi NAIZ eta GARAn argitaratutako iritzi artikulu batean salatzen zuenez, 2022ko legea onartu zenetik frankismoaren krimenen aurka jarri diren kereila ia guztiak artxibatu egin dituzte tokian tokiko epaitegiek, 1977ko Amnistia Legeak indarrean dirauela-eta zigor-kodean jasota dagoen preskripzioaren aplikazioa argudiatuz. Amnistia Lege hura eta 1968ko Sekretu Ofizialen Legea indargabetzea ezinbestekotzat jotzen zituen, beste neurri batzuen artean, injustiziarekin amaitzeko.

La Cumbre jauregia donostiarren eskuetara itzularazteko prozesua ere nahi baino mantsoago doa. Juan Karlos Izagirre EH Bilduko ordezkariak Eneko Goia alkatearen «atzerapen ulertezina» kritikatu zuen eskaera egiteko garaian. 2023ko abenduko idatzi batean zioenez, epea amaitzear zela egin zen lehen urratsa, «alkatearen mezu labur bat, Gobernuaren ordezkariari zer egin behar zen galdezka».

Zorionez, Ezkabako egoera hobea dela dirudi. Nafarroako eta Madrilgo Gobernuek 2023ko otsailean ekin zioten San Kristobal gotorlekua Memoria Leku izendatzeko prozesuari, eta Txinparta-Fuerte San Cristobal, Red de Memoria Colectiva elkarteak hainbat ekitaldi antolatzen ditu urtero bertan gertatu zena oso presente mantenduz. Azken urte hauetan Gasteizen eta Iruñean onartutako Memoria Legeak garrantzitsuak izan dira.

BELOKI ETA COMPAY

Memoria gordetzeko legeak beharrezkoa dira, baina baita komunikabide konprometituak ere. Eta gure hemerotekak uztailaren 14an erakusten dizkigun albiste ugarien artean, 2003an bat egin zuten bi aipa ditzakegu, elkarren artean zer ikusirik ez dutenak, baina euskaldun askori oroitzapenean iltzatuta geratu zitzaizkionak.

Lehena, kirolzaleek gogoratuko dute ederki asko: Joseba Belokiren eroriko larria Tourreko bederatzigarren etapan. Txirrindulari lazkaotarrak hiru urtez jarraian Tourreko podiuma zapaltzea lortu zuen, hirugarren 2000 eta 2001 urteetan, eta bigarren 2002an, eta bazirudien 2003ko hartan Lance Armstrongen nagusitasuna kolokan jar zezakeela. Bourg d'Osains eta Gap arteko bederatzigarren etapan, ordea, kolpetik amaitu ziren gipuzkoarraren ametsak. Erasokor korritu nahi horretan eroriko larria izan zuen La Rochette hirugarren mailako mendatea jaisten. Txirrindularitza zaleek ez dituzte ahaztuko inoiz Belokiren min garrasiak lurrean erorita zegoela, ezta Armstrongek belardian egindako zeharkaldia ere.

Bigarren albisteak kulturzaleak gehiago hunkituko ditu, 2003ko uztailaren 14 hartan eman zuelako azken hatsa Compay Segundo handiak. Francisco Repilado benetako izenez, Kubak eman duen musikari handienetarikoa -eta hori asko esatea da-, La Habanan hil zen 95 urterekin, giltzurrunetako arazo baten ondorioz. Puruari tiraka eta txapela buruan zuela beti, behin baino gehiagotan bisitatu zuen Euskal Herria, azken aldiz Bilbon 2002an.



[2019] Mariano Ferrer, director de «Egin» y maestro de periodistas

Hoy se cumplen cinco años de la muerte de Mariano Ferrer, primer director de “Egin” y uno de los periodistas más reconocidos y reconocibles de Euskal Herria. Analizó durante años la actualidad de la política vasca en el programa matinal llamado 'El kiosco de la Rosi', su particular tribuna de Herri Irratia-Radio Popular que se convirtió en una referencia ineludible en muchísimos hogares vascos. Firme defensor del periodismo libre y sin ataduras de ningún tipo, decidió implicarse en diferentes procesos como el apoyo a los encausados en el macrosumario 18/98.

Maestro de periodistas y amante de una profesión muchas veces maltratada, tras su muerte se sucedieron los reconocimientos a su figura. «Los y las periodistas lo recordaremos como uno de los mayores referentes que el oficio ha tenido en la Euskal Herria contemporánea», escribía Iñaki Soto, director de GARA y «el noveno de mi estirpe», como le nombró Ferrer.

Para recordar su figura recuperamos en NAIZ la entrevista que le hizo Iñaki Iriondo en julio de 2004, año en el que se jubiló. Un texto que sigue manteniendo una vigencia extraordinaria.