07 AOûT 2024 BEGIRADA Ultrek ez dute lekurik Polizian Eduardo PARRA EUROPA PRESS SUP polizia-sindikatuak bere agenteei defentsa pertsonaleko ikastaroak eskaintzeko Desokuparekin egindako akordioak agerian utzi du eskuin muturrak Polizian duen eragina. Instruktoreen %90 poliziak izateak eta horien artean guardia zibilak, polizia espainolak eta ertzainak egoteak erakusten du ideologia ultra hedatua dagoela gorputz polizialetan, Ertzaintza barne. Pertsona guztien eskubideak defendatu behar dituztenen artean ultrak egotea onartezina da. Premiazkoa da neurri zorrotzak hartzea.