08 AOûT 2024 BEGIRADA Iraunkorki odola emateko deia Marisol RAMIREZ FOKU Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroak odola emateko deia egin zien atzo herritarrei, horien %2,3k bakarrik ematen dutelako eta «zaila delako haien ordezko izatea». Urtero, lortzen direnak baino emaile gehiago galtzen direla ziurtatu zuen Iñigo Salaverrik, zentroko bozeramaileak. Odol-stocka egoera idealaren % 40-50 azpitik omen dago; hala ere, esan zuen 2024rako odol-emateak maila egonkorrean mantentzen direla, joan den 2023koarekin alderatuta. Larritasunik gabe, baina odola ematea beharrekoa da!