09 AOûT 2024 BEGIRADA Sexu erasoen salaketa Gasteizko jaietan Endika PORTILLO FOKU Bi emakumek abuztuaren 6an eta 7an Gasteizko jaietan jasandako sexu erasoak salatu dituzte. Atzo iluntzean Mugimendu Feministak babesa adierazi eta erasoak gaitzesteko elkarretaratzea egin zuen Txosnagunean. Udalak, bestalde, kasu horiei dagokien protokoloa aktibatu eta bihar 11.00etan egingo du protesta Plaza Berrian. Indarkeria matxistarekin bukatu arte, ezinbestekoa da erasoak tinko salatzea. Emakume guztiek jaiez askatasunez eta beldurrik gabe gozatzeko eskubide osoa dute.