24 AOûT 2024 BEGIRADA Berriro ere, eraso matxisten kontra Mikel MARTINEZ DE TRESPUENTES FOKU Aste Nagusian gertatzen ari diren eraso matxistak salatzeko beste elkarretaratze bat egin zuten atzo Bilboko Konpartsek, lehen kontzentrazioa egin eta bi egunera. Asteazkenean intentsitate ezberdineko sexu erasoak eta manifestazio feministan jasandako probokazioak salatu zituzten, eta eraso gehiago izan direnez, atzo berriz mobilizatzeko beharra ikusi zuten. Egoera ozen salatu eta erasotzaileak interpelatu zituzten. Horixe da, hain zuzen ere, egin behar dena: fokua erantzuleengan jarri.