06 SEPT. 2024 BEGIRADA Bidegabekeriei aurre egiteko ahalduntze proiektua NAFARROAKO MUNDUKO MEDIKUAK Nafarroako Munduko Medikuek “Piztu Power” izeneko proiektua abiarazi dute, afro-ondorengoak diren nafar emakume gazteei laguntzeko, ikasteko eta esperientziak eskaintzeko diseinatutako proiektu eraldatzailea. Zehazki, proiektuak Black Power taldea -emakumeen genitalen mutilazioa prebenitzeko proiektuan parte hartu zuten emakumeen 13 eta 22 urte arteko alabek osatutakoa- gaitzea du helburu, jasaten dituzten bidegabekeria sozialei aurre egin diezaieten tresnak izan ditzaten.