GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

Eskuin muturrari ez zaio horrela aurre egiten


Alemaniako Gobernuak atzo iragarri zuenez, aldi baterako kontrolak egingo dituzte Estatuko muga guztietan, irailaren 16tik aurrera, «migrazio irregularra murrizteko eta barne-segurtasuna hobetzeko». Gobernuak erabakia AfD alderdiak Turingia eta Saxonia landerretan hauteskundeak irabazi eta astebetera iragarri du. Oker dabil Olaf Scholz, uste badu eskuin muturrari aurre egingo diola migrante pobreen kontrako politikak eginez. Horrela, eskuin muturraren marko ideologikoa indartu besterik ez du egingo.