14 SEPT. 2024 BEGIRADA Inklusioa eskubide bat da Oskar MATXIN EDESA FOKU Gorabide elkarteak 62. urteurrena ospatu zuen atzo, Bilboko Bizkaia plazan. Elkartearen izena daraman egunean adimen desgaitasuna duten pertsonek, Gorabide elkarteko profesionalek eta erakundeetako ordezkariek parte hartu zuten, eta inklusioaren eta autonomia garatzeko laguntzaren aldeko mezuak izan ziren. Lakuako Gizarte Politiken sailburu Nerea Melgosak adierazi zuenez, «inklusioa eskubide bat da, ez aukera bat», eta desgaitasunak «ez du pertsona baten balioa definitzen, eskaintzen dizkiogun aukerak baizik».