GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

Adostasunak bide egin behar du


Gipuzkoako Batzar Nagusietan, gaurko osoko bilkuran, estatus politiko berriaren eta erabakitze eskubidearen inguruko bina mozio eztabaidagai izango dira, EH Bilduk eta EAJk aurkeztu eta erdibidean adostutakoak. Honenbestez, ezustekorik ezean, biak onartuko dituzte. Albiste ona da bi alderdi abertzaleak, Gipuzkoako eta EAEko alderdi nagusiak, estatus politikoaren eta erabakitze eskubidearen inguruan ados egotea. Ikusteko dagoena da adostasun horrek zer ibilbide duen gainerako lurraldeetan eta erakundeetan.