26 SEPT. 2024 BEGIRADA Akatsak, koordinazio falta eta atzerapenak Jagoba MANTEROLA FOKU Atzo hartutako irudiak erakusten duen bezala, Belateko tunelen obrak zirkulazio kaosa eragiten ari dira. Euskal administrazioen arteko koordinazio falta gehitu behar zaio horri. Izan ere, bihar beste bypass bat egingo dute A15ean, kamioiak igarotzeko eman zuten alternatiban. Obra publikoak diseinatu eta gauzatzean egindako akatsak garesti ordaintzen dira. Herritarrek ordaintzen dituzte, bi aldiz, gainera: lehenik eta behin, zerga bidez; eta ondoren, zerbitzu txarra sufritzen dutenean.