26 SEPT. 2024 EH Bildu, EAJ eta PSEren akordioa Osakidetzako LEPen eredua berrikusteko GARA BILBO EH Bilduk eta Lakuako Gobernua sostengatzen duten taldeek, EAJk eta PSEk, hain zuzen, akordioa lortu dute Osakidetzako LEPen eredua «berrikusteko» eta egun- goen finkapena amaitzeko. Akordioa gaur bozkatuko da Parlamentuan, Osoko Bilkuran. Koalizio independentistak ohar baten bidez atzo jakinarazi zuenez, aurkeztutako legez besteko proposamen bati jarraituz, pertsonal arloko politika eraldatzeko akordioa itxi dute. Adostutako erdibidekoan Lakuako Osasun Sailari eskatzen zaio egungo «Lan Eskaintza Publikoak finkatzeko prozesuak amaitzeko eta, oposizio prozesu horiek azkar ebazte aldera, kudeaketa hobetzeko neurrietan sakontzeko». EGONKORTASUN HANDIAGORAKO FORMULAK Era berean, EH Bilduk, EAJk eta PSEk mahai sektorialean Osakidetzako langileei egonkortasun handiagoa emango dieten formulak jorratzeko eta lan eskaintza publikoko deialdien egungo eredua berrikusteko eskatzen diote Alberto Martinezek zuzentzen duen sailari. Osakidetzako ESI bakoitzean dauden asistentzia premiak eta beharrezko estalduren balorazioa egitea da gobernukideen eta EH Bilduren artean adostutako beste puntu bat. Ildo horretan, hiru taldeek eskatzen dute ESI bakoitzeko plantilla antolatzea zentro bakoitzaren errealitatea aintzat hartuta, eta hori ordezkaritza organoekin lankidetzan egitea. Martinezek Osasun Sailaren egitasmo nagusiak aurkeztu zituen iragan ostiralean, eta agerraldi horretan EH Bil- duk Osakidetzako Pertsonal arloko politika aldatzeko eskatu zion.